Informazio gehigarria
Mikroegiturak eta bioanalisia
Produktu baten mikroegitura (eta, beraz, amaierako ehundura) erabat baldintzatzen dute osagaien ezaugarri funtzionalek eta haien artean izan litezkeen elkarreraginak. Elikagaiak prozesatzeko eta prozesu industrial baten parametroak optimizatzeko eta kontrolatzeko teknologia berriak aplikatzeak nabarmen baldintzatzen ditu produktuaren ezaugarri sentsorialak ere.
Zure zerbitzura jartzen ditugu ekipamendu aurreratuenak:
· Biacore X, azalera erresonantzia plasmoniko bidez neurtzeko sistema optikoa, molekulen arteko elkarreraginak aztertzeko;
· 2D-electroforesis sistemak, proteinak aztertzeko eta mapeatzeko;
· Elikagaien mikroegiturak aztertzeko ekipamenduak elementu hauek ditu:
- Erreometroa: fluidoen biskositatea eta biskoelastikotasuna neurtzeko;
- NANOSIZER: partikulen tamainaren eta pisu molekularraren analizagailua;
- TURBISCAN: emultsio eta/edo esekidura baten egonkortasun- eta dispertsio-propietateak aztertzeko analizatzaile optikoa;
- FOAMSCAN: eroankortasunaren bidez aparra eragiteko gaitasunaren neurgailua.
- FTA32: Gainazaleko tentsioaren eta ukipen-angeluaren neurketa.
- Texturometroa: elikagaiekin proba mekanikoak egiten ditu.
- DCS: Differential scanning calorimetry. produktu baten gelifikazio-prozesua.

















