Etengabeko inbertsio-politika dugu, bai ekipamendu zientifiko-teknikoetan, bai eta goi mailako profesionalen prestakuntzan ere. Horregatik, AZTI-Tecnaliak aukera ematen die gugan konfiantza duten enpresei teknologia-bikaintasuna lortzeko, konfidentzialtasun osoa bermatuz gure proiektuetan.

 

Elikagai-sektore hauekin lan egiten dugu:

  • Jaki prestatuak, catering-a eta jatetxeak
  • Arrantza-produktuen eratorriak
  • Edarigintza: ur ontziratua, zukuak, sagardoa eta ardoa
  • Barazki- eta fruta-eratorriak
  • Esne-sektorea
  • Harakintza
  • Okintza eta gozogintza
  • Ekipo-ondasunak: etxetresna elektrikoen eta industria-ekipoen fabrikatzaileak

 

Elikagaien industriako sektoreko edozein gonbidatzen du AZTI-Tecnaliak (IV. eta V. gamako produktuak, arrantza-produktuak, haragikiak, okintzako eta gozogintzako produktuak, esnekiak, snack-ak, alkoholik gabeko edariak, etab.) elikagaiak kontserbatzeko prozesu/teknologia egoki eta modernoenak ezagutzera. Teknologia horiek hainbat produkturen merkatuetan aplika daitezke: produktu freskoen merkatuan, ahalik eta gutxien prozesatutakoenean, eraldatutakoenean, izoztutakoenean, hoztutakoenean (pasteurizatuak edo ez) eta giro-tenperaturan biltegiratutakoenean.

 

Esperientzia handia dugu kontserbazio-prozesu eta -teknologien alorrean, elikagaiak egonkortzen eta deskontaminatzen, bai eta produktu berriak, tartekoak eta amaituak diseinatzeko teknologia berriak antzematen eta egokitzen edo ekoizpen-sistema hobetzen ere. Horrez gainera, prozesuak automatizatzeko aholkuak emango dizkizugu eta elikagaien sektorerako teknologiak onartzen lagunduko dizugu.

 

 

Logos

 

 

 

 

 

 

 

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!