AZTI-Tecnaliaren eraikin berriak azken belaunaldiko laborategiak ditu, teknologiarik aurreratuenez eta azpiegitura berritzailez hornituak.

  • Mikroegituren laborategia: erreologia, texturometria, mikrokonduktibitatea, analizatzaile optikoak, etab.
  • Segurtasun biologikoko laborategiak (PIII), bai birusenak bai eta bakterienak ere.
  • Laborategi Biologikoak: mikrobiologiakoa, biologia molekularrekoa eta zelula-hazkuntzakoa.
  • Analisi fisiko-kimikorako laborategia.
  • I+G laborategiak.
  • Biodetekzio-laborategiak.
  • Analisi sentsorialerako laborategia.

 

Logos

 

 

 


Manufaktura-metodo berriak eta hobetutako funtzionalitatea duten produktuak garatzeko, elikagaien mikroegitura aztertu behar da. AZTI-Tecnaliak elikagaien propietate fisikoak eta sentsorialak aztertzen ditu, prozesatu baino lehen eta ondoren; eta, hala, elikagai horiek hobetzen eta kontsumitzaileek hobeto onar ditzaten laguntzen du.

Produktu baten mikroegitura (eta, beraz, amaierako ehundura) erabat baldintzatzen dute osagaien ezaugarri funtzionalek eta haien artean izan litezkeen elkarreraginak. Elikagaiak prozesatzeko eta prozesu industrial baten parametroak optimizatzeko eta kontrolatzeko teknologia berriak aplikatzeak nabarmen baldintzatzen ditu produktuaren ezaugarri sentsorialak ere.

 

Zure zerbitzura jartzen ditugu ekipamendu aurreratuenak:

· Biacore X, azalera erresonantzia plasmoniko bidez neurtzeko sistema optikoa, molekulen arteko elkarreraginak aztertzeko;

· 2D-electroforesis sistemak, proteinak aztertzeko eta mapeatzeko;

· Elikagaien mikroegiturak aztertzeko ekipamenduak elementu hauek ditu:

  • Erreometroa: fluidoen biskositatea eta biskoelastikotasuna neurtzeko;
  • NANOSIZER: partikulen tamainaren eta pisu molekularraren analizagailua;
  • TURBISCAN: emultsio eta/edo esekidura baten egonkortasun- eta dispertsio-propietateak aztertzeko analizatzaile optikoa;
  • FOAMSCAN: eroankortasunaren bidez aparra eragiteko gaitasunaren neurgailua.
  • FTA32: Gainazaleko tentsioaren eta ukipen-angeluaren neurketa.
  • Texturometroa: elikagaiekin proba mekanikoak egiten ditu.
  • DCS: Differential scanning calorimetry. produktu baten gelifikazio-prozesua.

  • Jakietako 3. mailako ohiko mikroorganismo patogenoak manipulatzea eta lantzea
  • Jakitako 3. mailako ohiko mikroorganismo patogenoak kontserbatzea eta mantentzea (ultraizozketa bidez)
  • 3. mailako mikroorganismo patogenoen (birus eta bakterioen) bideragarritasun, infektibitate eta jarduera fisiologikoen ebaluazioa
  • Kontserbatzeko nahiz kutsagabetzeko teknologia berrien (prozesu fisiko, kimiko zein biologikoen) eraginkortasuna ebaluatzea (prozesu horien erabilera-protokoloak halakorik ahalbidetzen badu) jakietako 3. mailako mikroorganismo patogenoak murriztu, ezabatu edo desaktibatzeko

  • ENAC 17025 akreditazioa
  • Mikroorganismo galgarri eta patogenoen analisia, legeriaren arabera.

Biologia Molekularreko Laborategia:

  • Arrantza-espezieak identifikatzea
  • Laranja-zukuetan mandarina-zukua hautematea
  • Termozikladore estandarrak
  • RT-PCR
  • Lab on the chip bioanalizatzailea fluxu-zitometriarako gailuarekin
  • Zebra-arraina hazteko instalazioak
  • Mikromanipulazio-sistema
  • In vivo eta in vitro toxizitate-azterketak
  • Gaitasun immunoestimulatzailearen ebaluazioa

Hazkuntza Zelularren Laborategia


  • Mikroorganismo patogeno eta galgarriak (bakterioak, onddoak, legamiak eta birusak) bakartu, identifikatu eta karakterizatzea.
  • Jakietako mikroorganismo patogeno eta galgarriak haztea
  • Erabilera industriala duten mikroorganismoak haztea (ad., interesa duten konposatuen produkzio mikrobiologiakorako hartzitzea)
  • Mikroorganismoak egonkortu, kontserbatu eta mantentzea (liofilizazioa, atomizazioa, ultraizozketa, kapsulatzea...)
  • Jakietako mikroorganismo patogeno eta galgarrien presentzia, bideragarritasuna, infektibitatea eta jarduera fisiologikoak ebaluatzeko metodologiak lantzea
  • Kontserbatzeko nahiz kutsagabetzeko teknologia berrien (prozesu fisiko, kimiko nahiz biologikoen) eraginkortasuna ebaluatzea, jakietako mikroorganismoak (galgarriak nahiz patogenoak) murriztu, ezabatu eta desaktibatzeko.

Ekipoak eta instalazioak:

  • Bioscreen
  • Mikroskopio optikoa eta epifluoreszentziakoa
  • Fluxu-zitometria (Lab on the chip bioanalizatzailea)
  • PCR klasikoa eta denbora errealeko PCR
  • Segurtasun biologikoko kabinak
  • Tenperatura konstante kontrolatupean (4º C, 25º C, etab.) lan egiteko gelak
  • Hartzidura-gela
  • Zentrifugadore-gela
  • Inkubatze-berogailuak
  • Izozte-armairua (-80 ºC)
  • Atomizagailua
  • Espektrofotometroa

AZTI-Tecnaliak DNAren sekuentziazioan eta analisian duen esperientzia handiak orain arte zuzeneko soluziorik ez zuten arazo konplexuen irtenbide sinpleak eskaintzea ahalbidetu du. Adibidez, arrantza-produktuen (atun, legatz, bakailao, antxoa...) identifikazio genetikoa, edo laranja-zukuetan mandarina hautematea.

Izan ere, AZTI-Tecnalian, bezero bakoitzak beharrizan zehatz batzuk dituela dakigunez, neurrira egindako detekzio-sistemak diseinatzen ditugu, eskakizuna edozein izanik ere.

  • Detekzio-sistema definitzea eta diseinatzea
  • Espezieak identifikatzea
  • Jatorri geografikoa identifikatzea (jatorria egiaztatzeko)
  • Nahasteetan osagaiak kuantifikatzea
  • Kutsatzaile biotikoen (patogeno eta alergenoen) identifikazio molekularra

Analisi Sentsorialeko Laborategia

AZTI-Tecnalia laborategiak analisi sentsoriala egiteko metodorik aurreratuenak ditu, halaber, produktu berrien garapenaren eta kalitate-kontrolaren arloan azterketak bultzatzeko beharrezkoak diren prozedura eta tresna estatistikoak.

Metodo eta teknika analitikoak:

  • Bikoteka Alderatzeko Proba (ISO 5495:1983)
  • Proba Triangeluarra (ISO 4120:1983)
  • Bikote/Hirukote Proba (ISO 10399:1991)
  • "A"-ez "A" Proba (UNE 87016:1986)
  • Lehentasun Proba (ISO 5495:1983)
  • Eskalak erabiltzen dituzten elikagaien Ebaluazioa (ISO 4121:1987)
  • Ordenazio Proba (UNE 87023:1995)
  • Proba Deskribatzaile sinpleak (ISO 5495:1983)
  • Ehundura-profilak (ISO 1036:1994)
  • Usaimen/dastamen-profila (ISO 6564:1985)
Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!