Kostaldearen garapen jasangarrirako ikerketa aplikatua

 

AZTI-Tecnaliak kostaldeen eta itsas ingurunearen azterketa eta jakintza jartzen ditu ekarpen gisa, horiek beharrezkoak baitira gure ingurunearen garapen jasangarria lortzeko. Horretarako, ikuspegi, metodo eta tresna berriak garatu behar dira, ikuspuntu integral batez, kudeatzaileei eta itsasertzaren erabiltzaileei erabakiak hartzen laguntzeko. Itsas inguruaren ezaugarri fisiko, ekologiko eta sozioekonomikoak eta haien arteko harremanak ondo ezagutzen ditugu:

 

  • Itsas ingurunearen ingurumen-kudeaketa: kostaldeko ingurumen-kalitatearen bilakaeraren ikerketa. Ingurumen-adierazle berrien garapena (AMBI ©).
  • Ingurumen-inpaktua: ingurune naturaleko presio eta inpaktu antropogenikoak ebaluatzeko ereduen eta metodoen garapena.
  • Itsas ingurunea eta estuarioak babestea eta berreskuratzea: baliabide naturalen kudeaketa ustiapen-ereduen bidez.
  • Itsasoko erreserbak adierazteko azterketak. Arriskuan dauden itsasoko espezieen azterketak.

 

  • Ingurumen-segimendurako sareak: kostako eta estuarioetako uren ingurumen-kalitatearen segimendua eta kontrola. Itsas inguruneko baliabide tekniko espezializatu aurreratuenak erabiltzen ditugu (CTDak, itsaslasterren neurgailuak, mareografoak, olatu-trazatzaileak, etab.).
  • Ingurumen-inpaktuaren azterketak (EsIA): kostaldeko obra zibiletarako. Agregakinak erauztea eta hondartzak birsortzea. Industria petrokimikoek, termikoek, gatzgabetze-industriek eta ur-araztegiek itsasora egindako isurketak kontrolatzea guk geuk garatutako simulazio-tresnak erabiliz (TRIMODENA©).
  • Kudeaketako eta lurralde-antolamenduko planak:  administrazio publikoentzako aholkularitza kostaldeko jardueraren kudeaketa-plan integralak ezartzeko, esaterako, dragatze-planak eta uretako jardueraren antolamendu-planak. Guk geuk garatutako software-tresnak eskaintzen ditugu (DRAGAGEST©).

 

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!