Ozeanoen Ikerketa-Zientifikoa
Ozeanoen, kostaldeen eta haien baliabideen kudeaketa integratuak ezagutza zientifiko zabala eta, aldi berean, espezializatua eskatzen du. Bai administrazio publikoek –kudeaketa-erabakiak hartzeko– bai itsas ingurunearekin lotutako erakunde eta enpresek etengabeko berrikuntza eta garapen teknologikoa eskatzen dute.
AZTI-Tecnaliak kostaldeen eta itsas ingurunearen azterketa eta jakintza jartzen ditu ekarpen gisa, horiek beharrezkoak baitira gure ingurunearen garapen jasangarria lortzeko. Gainera, gure ikerketaren bidez, arrantza-jokabide arduratsuekin jardungo duen eta lehiatzeko aukera izango duen flota lortu nahi dugu, arrantza-jarduera jasangarria izan dadin. .





