Informazio gehigarria
Instalazio berriak
Elikagaien Industriarako Erreferentzia-Zentro Berria
AZTI-Tecnaliak 13 milioi euro inbertitu ditu Derioko egoitza berria eraikitzeko, Bizkaiko Parke Teknologikoan¸ eta bertan du, 2008ko apirilaren erdialdeaz geroztik, Elikagaien Ikerketa Negozio Unitatea. Derion dagoen zentro berriari esker, AZTI-Tecnalia Europako elikadura-ikerketaren aitzindari bihurtuko da, 25 urte baino gehiagoko berrikuntza-bidea eginda. Ekimen honekin, AZTI-Tecnaliak bikoiztu egin du ahalmena, eta zerbitzu eta instalaziorik aurreratuenak jarri ditu Elikagaien Industriari zerbitzurik onena eskaintzeko Ikerketan, Garapenean eta Berrikuntzan.

- Elikagaien sektorea sektore estrategikoa eta bultzatzailea da ekonomian, hedatzen ari da, eta toki garrantzitsua du I+G+B sustatzeko plan nagusien artean. Elikagai-enpresek beren produktuen kalitatea eta segurtasuna etengabe areagotu eta eskaintza berritzailea sortu behar dute.
- Egunero irudikatzen dugu etorkizuna, oso gustuko dugu erronka hori, eta motibatu egiten gaitu gure eguneroko eginkizunerako: elikagaien industriak eskatzen duen berrikuntza eta garapenari erantzutea.
- Elikatzeko ohituretan eragin zuzena duten hainbat aldaketa bizitzen ari da egungo gizartea. Esaterako, elikagai naturalak, seguruak, gozoak, erosoak eta osasuntsuak kontsumitzeko joera argia dago. Elikagaien industriak egokitu egin behar du joera berrietara, eta etengabe aldatzen ari den gure gizarte moderno honek eskatzen dituen elikagaiak sortu behar ditu.

















