Aprobetxatu marketin berdearen aukerak

 

 

Kontsumitzaileak ingurumenarekiko duen kezkak markatzen ditu merkatuko joerak. Ingurumenaren eta gizartearen baldintzetara egokitu behar du industriak, eta, aldi berean, bere prozesuak eraginkorragoak izan daitezen lortu behar du, dituen baliabideak hobeto erabiliz.

AZTI-Tecnalia elikagaien industriaren garapen jasangarriaren alde dago, eta horregatik ingurumen-jarduera eta garapen ekonomiko eta soziala hobetzeko neurriak ezartzen ditugu.

Baliabide naturalak urriak dira, eta gure erantzukizuna da haiek zentzuz erabiltzea, gure jarduerako eta etorkizuneko etekin ekonomikoak ziurtatzeko. Baliabide naturalen kontsumoa optimizatzea prozesu erraza eta oso errentagarria da. AZTI-Tecnaliak elikagaien industriarekin batera lan egiten du hobekuntzarako aukerak identifikatzeko: ekoizpen garbia, eraginkortasun ekologikoa eta minimizazioa sustatzeko planak ezartzen ditu eta prebentziorako teknologia garbiak ezartzen ditu.


Zenbat aurrez daiteke produkzio garbiko edo ekoefizientziako plan batez?

  • Uraren % 30, energia elektrikoaren % 15
  • % 1etik gorako lerma-murrizketa
  • Ur-kutsaduraren % 35eko murrizketa

Isuri eta hondarren kudeaketa zuzena

  • Hondar eta isuriak gutxitzeko eta baliabideen ustiapen maximoa lortzeko estrategiak egiten ditugu.

Indarrean dagoen legeria betetzea

  • Ingurumen-legeria informazio/eguneratze-zerbitzua eta etengabeko aholkularitza.

Ingurumen-kudeaketa hobetzea

  • Jakin ezazu nolakoak diren zure enpresak sortutako hondakinak eta isuriak: Hondakinak eta isuriak teknika eta ekipo aurreratuez kuantifikatu eta karakteriza ditzakegu, berrerabiltzeko nahiz ezabatzeko, edota hirugarrenek kudeatzeko, aukerarik onenak zein diren ezagutu ahal izateko.

Prestakuntza eta sentsibilizazioa

  • In company prestakuntza egiten dugu eta mintegiak, topaketa praktikoak, ingurumenarekiko sentsibilizazioa lortzera, lan-metodologiak transferitzera eta indarrean dagoen araudia ezagutzera bideratuak.

 


Bizitza Zikloaren Analisia

  • Prozesuaren funtsezko gakoak identifikatzen ditugu: non daude ingurumen-kostu eta inpaktu nagusiak? Prozesua hobetzeko eta optimizatzeko ekintzak proposatzen ditugu.


Arriskuen diagnosia eta ebaluazioak

  • Elikadura-industriaren arriskuen diagnosi eta ebaluazio espezializatuak egiten ditugu, eta arrisku-iturburuak ezabatzea edo murriztea ahalbidetzen duten soluzio teknologikoak garatuz balioa ekartzen dugu.


Prozesuak optimizatzea

  • Beharrizan zehatzak aztertzen ditugu eta eskura dauden teknologia onenak bilatzen ditugu, iraunkortasuna hobetze aldera: energia aurrezteko, ur-kontsumoa aurrezteko, produktibitatea handitzeko, kutsadura murrizteko, etab.
  • Ur-kontsumoa murrizten eta natur baliabideen (energia, lehengaiak...) erabilera arrazionala egiten laguntzen dugu.
  • Produkzio Garbiko planak ezartzen ditugu eta enpresari Ekintza Plan zehatzak sortzen laguntzen diogu, ingurumenari begira duen jokabidea hobetzearren.


Ekoetiketatzea

  • Elikaduraren industriarekin elkarlana egiten dugu ingurumen-bereizgarriak (ekoetiketak) lantzen, bereizgarri horiek ematen dituen erakundearen ingurumen-eskakizunak betetzen dituzten produktuak identifika ditzan kontsumitzaileak. Aprobetxatu marketin berdearen aukerak!
Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!