Ingurumen-hobekuntza
Aprobetxatu marketin berdearen aukerak
Kontsumitzaileak ingurumenarekiko duen kezkak markatzen ditu merkatuko joerak. Ingurumenaren eta gizartearen baldintzetara egokitu behar du industriak, eta, aldi berean, bere prozesuak eraginkorragoak izan daitezen lortu behar du, dituen baliabideak hobeto erabiliz.
AZTI-Tecnalia elikagaien industriaren garapen jasangarriaren alde dago, eta horregatik ingurumen-jarduera eta garapen ekonomiko eta soziala hobetzeko neurriak ezartzen ditugu.
Baliabide naturalak urriak dira, eta gure erantzukizuna da haiek zentzuz erabiltzea, gure jarduerako eta etorkizuneko etekin ekonomikoak ziurtatzeko. Baliabide naturalen kontsumoa optimizatzea prozesu erraza eta oso errentagarria da. AZTI-Tecnaliak elikagaien industriarekin batera lan egiten du hobekuntzarako aukerak identifikatzeko: ekoizpen garbia, eraginkortasun ekologikoa eta minimizazioa sustatzeko planak ezartzen ditu eta prebentziorako teknologia garbiak ezartzen ditu.

Ingurumen-hobekuntza


