Informazio gehigarria
Hiru ganberako aretoa
Moduluak hiru ganbera klimatiko ditu, tenperatura eta hezetasun erlatiboa programatzeko arrapalekin
Tenperatura eta hezetasuna kontrolatzeko aukera ematen duten kontserbaziorako ganbera klimatikoei esker, AZTI-Tecnalian merkaturatzeko katearen baldintzak simulatzen ditugu eta hala, elikagaien kontserbazioaren garapena aztertzen dugu eta produktuak kontsumitzailearengana ahalik eta modu osasuntsuenean iristea lortzen dugu.
Elikagai freskoek edo prozesatuek, pasteurizatuek, esterilizatuek, izoztuek eta gainerakoek, ontziraturik edo ontziratu gabe, kalitate-estandar altuenak bete behar dituzte merkatura iristen direnean.
Tenperatura, hezetasuna eta kontserbazio-epea zorrotz kontrolatzeko era askotako aplikazioak daude:
- Tenperatura konstante eta gorabeheratsuetan egiten diren kontserbazio-ikerketak.
- Zahartze azeleratuko ikerketak.
- Biltegiratze-kondizioak optimizatzea.
- Tenperaturak eta hotz-katea hausteak elikagaien bizitza baliagarrian duten eragina ikertzea.
- Hornikuntza-sarearen baldintzak simulatzea.
- Elikagai-filmak prestatzea eta egokitzea.
Ikerketak ondo kontrolatzeko, AZTI-Tecnaliaren ganbera klimatikoek dituzten 60 m3-ek zehaztasun hauek betetzen dituzte:
- Tenperatura-mailak: -20 ºC-tik 50 ºC-ra
- Hezetasun erlatiboa: % 10-98
- Aukera ematen du tenperatura-arrapalak denbora-tarte txikietan programatzeko.

















