Produkzio garbiko, ekoefizientziako eta minimizazioko planen bitartez eta prebentziorako teknologia garbiak aplikatuz, baliabideetatik (uretatik, energiatik, lehengaietatik) ahalik eta errentagarritasunik handiena lor daiteke. Natur baliabideen kontsumoa optimizatzea prozesu sinplea eta oso errentagarria izan daiteke.

Zenbat aurrez daiteke produkzio garbiko edo ekoefizientziako plan batez?

  • Uraren % 30, energia elektrikoaren % 15
  • % 1etik gorako lerma-murrizketa
  •  Ur-kutsaduraren % 35eko murrizketa

Isuri eta hondarren kudeaketa zuzena

  • Hondar eta isuriak gutxitzeko eta baliabideen ustiapen maximoa lortzeko estrategiak egiten ditugu.

Indarrean dagoen legeria betetzea

  • Ingurumen-legeria informazio/eguneratze-zerbitzua eta etengabeko aholkularitza.

Ingurumen-kudeaketa hobetzea

  • Jakin ezazu nolakoak diren zure enpresak sortutako hondakinak eta isuriak: Hondakinak eta isuriak teknika eta ekipo aurreratuez kuantifikatu eta karakteriza ditzakegu, berrerabiltzeko nahiz ezabatzeko, edota hirugarrenek kudeatzeko, aukerarik onenak zein diren ezagutu ahal izateko.

Prestakuntza eta sentsibilizazioa

  • In company prestakuntza egiten dugu eta mintegiak, topaketa praktikoak, ingurumenarekiko sentsibilizazioa lortzera, lan-metodologiak transferitzera eta indarrean dagoen araudia ezagutzera bideratuak.
Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!