Informazio gehigarria
Garapen gastronomikoak
Goi-mailako sukaldaritzaren sormenak eta berritasunak bat egiten du ezagutza zientifiko eta teknologikoarekin
Azken urteetan elikagaiei loturiko ikerketen ondorioak hedatzeak ezagutza-trukea hobetu du eta informazioa eskuragarriago bihurtu du. Horrek aukeraz beteriko mundu bat ireki dio gastronomiari. Gastronomia baino aurreratuago dauden beste eremu batzuetan erabiltzen diren prozesu eta metodoak erabiltzen ari da goi-mailako sukaldaritza. Joerak erakusten du, alde batetik, produktu eta prozesu berriak aurkitu beharra dagoela, eta bestalde, eguneroko ohiturak eta produktuak etengabe ebaluatzen direla zuzenketak egiteko edo balio erantsiak nabarmentzeko. Laborategietan erabiltzen diren teknologia eta metodoak zehaztu dira eta sukaldeko prozesuetan eta industriarako elikagai berrien garapenean erabiltzen dira.
Davide Cassi-ren arabera “sukaldaritza zientifikoa” aztertzen duen ikerketa-eremuak teknika eta prozesu berriak bilatzen ditu, eta horretarako metodologia eta ezagutza zientifikoa erabiltzen ditu, behaketan, hipotesi orokorretan eta esperimentazio bidezko egiaztapenean oinarrituak. Ezin dugu ahaztu azken helburua plater goxoak egitea eta sormena, bikaintasuna eta plazera zerbitzatzea dela.
Esaterako, Mugaritz jatetxeko goi-sukaldaritzaren sormen- eta berrikuntza-iturriak (Andoni Luis Aduriz da buru eta 2 Michelin izar ditu) bat egiten du AZTIren ezagutza zientifiko eta teknologikoarekin, kontzeptu eta ideia berriak egokitu eta kontsumitzailearentzako elikagai berriak sortzeko.

Garapen gastronomikoak















