Mapping Atlantic Area Seabed Habitats for Better Marine Management

MESH-Atlantikoa proiektuaren helburua da inguru atlantikoko itsas habitatei buruzko ezagutza biltzea eta mapa harmonizatuak egitea, haien erabilera sustatzeko eta komunitateari zerbitzua emateko. Itsas habitaten kartografiaren inguruan Europan lortutakoak izango dira proiektuaren abiapuntu.

Ezagutza hori ingurune atlantikoko ezaugarri espezikoei egokituko zaie, eta, hala, maila berean izango dira eskualde guztiak. Proiektuaren helburu nagusia da 3 sail kartografiko homogeneo egitea eremu atlantiko osorako: mapa bat, datu ozeanografikoen eta hondo-moten datuen integrazioan oinarritutako modelizazioa oinarri harturik; gaur egungo mapak hobetzea eta harmonizatzea; Natura 2000 sareko eremu pilotuen mapa xeheak egitea.

Emaitzak doan eskuratu ahal izango dira, mapen zerbitzari web interaktibo baten bidez. Alderdi askotariko komunikazio-plan bati esker, itsasoaren erabiltzaileekin elkarlanean egingo da proiektua; bereziki, erabiltzaile hauekin: arrantzaleen kofradiak, kontserbazionistak eta itsasoa eta haren baliabideak modu jasangarrian erabiltzeko plangintza espaziala egiteko ekintzak bideratu behar dituzten kudeatzaileak.

Helburua: EBko estatu kideak eta EBk itsas inguruneari buruzko informazio falta nabarmena dute, eta funtsezkoa da itsas hondoko habitaten kartografia izatea, Habitaten Direktiba behar bezala ezartzeko.