Etengabeko inbertsio-politika dugu, bai ekipamendu zientifiko-teknikoetan, bai eta goi mailako profesionalen prestakuntzan ere. Horregatik, AZTI-Tecnalian aukera ematen diegu gugan konfiantza duten enpresei teknologia-bikaintasuna lortzeko, konfidentzialtasun osoa bermatuz gure proiektuetan.

Elikagai-sektore hauekin lan egiten dugu:

  • Jaki prestatuak, cateringa eta jatetxeak
  • Arrantza-produktuen eratorriak
  • Edarigintza: ur ontziratua, zukuak, sagardoa eta ardoa
  • Barazki- eta fruta-eratorriak
  • Esnegintza
  • Harakintza
  • Okintza eta gozogintza
  • Ekipo-ondasunak: etxetresna elektrikoen eta industria-ekipoen fabrikatzaileak

Elikagaien industriako sektoreko edozein gonbidatzen dugu AZTI-Tecnalian (IV. eta V. gamako produktuak, arrantza-produktuak, haragikiak, okintzako eta gozogintzako produktuak, esnekiak, snack-ak, alkoholik gabeko edariak, etab.) elikagaiak kontserbatzeko prozesu/teknologia egoki eta modernoenak ezagutzera. Teknologia horiek hainbat produkturen merkatuetan aplika daitezke: produktu freskoen merkatuan, ahalik eta gutxien prozesatutakoenean, eraldatutakoenean, izoztutakoenean, hoztutakoenean (pasteurizatuak edo ez) eta giro-tenperaturan biltegiratutakoenean (esterilizatuak edo deshidratatuak).

Esperientzia handia dugu elikagaiak kontserbatzeko, egonkortzeko eta deskontaminatzeko prozesu eta teknologien alorrean, bai eta produktu berriak, tartekoak eta amaituak diseinatzeko teknologia berriak antzematen eta egokitzen edo ekoizpen-sistema hobetzen ere. Horrez gainera, prozesuak automatizatzeko aholkuak emango dizkizugu eta elikagaien sektorerako teknologiak baliozkotzen lagunduko dizugu.