AZTIk eskaintzen duen zerbitzu integralari esker, zeina merkatuaren eta kontsumitzaileen eskaerak ezagutzera eta haiei aurrea hartzera bideratua baitago, gurekin lan egiten duten elikagai-sektoreko enpresak aldatzen ari dira beren enpresa-estrategia eta produktuak eta zerbitzuak berritzeko prozesua. Enpresei ematen dizkiegun zerbitzuek haien produktuen balio erantsia handitzen dute: konfiantzako markak egin, eta “time to market”a (merkaturatzeko denbora) eta kostuak murriztu.

Zure enpresaren berrikuntza-estrategia diseinatzeko ikuspuntu berri bat. Zure produktuen balio erantsia handitzen dugu.

Merkatua dugu ardatz, eta gaur egungo eta etorkizuneko eskaerei erantzuten diegu: eragina duten joerak, merkatu-hobiak eta irtenbide teknologikoak identifikatzen ditugu. Kontsumitzaileekin batera lan egiten dugu, produktu eta/edo zerbitzu berrien diseinuan integratuz.

Joeren identifikazioa eta azterketa

Aurrea hartzen diegu merkatuaren beharrei.

Merkatua zaintzen dugu, eta, elikadurako I+G+Baren bidez, gaur egungo eta etorkizuneko joerei buruzko informazio esklusiboa ematen dugu, produktu eta/edo zerbitzu berritzaile bihurtzeko.

Azterketak kontsumitzaileekin

Aitzindariak gara elikadurari lotutako emozioen azterketan.

Produktuaren kontzeptu berriak garatzeko lehen faseetan sartzen dugu kontsumitzailea. Horretarako, profil eta ezaugarri desberdinetako 500 pertsona baino gehiagoko panel bat dugu, eta, horri esker, enpresaren neurrirako azterketak egin ditzakegu, bai kualitatiboak (ohiturak, lehentasunak, portaera, zentzumen-pertzepzioaren baldintzatzaileak eta erosteko asmoa), bai kuantitatiboak (zentzumen-analisia, produktuak onargarritasunaren, lehentasunaren edo beste parametro batzuen arabera aztertzeko ).

Kaleko zaintza

Zuzenean heltzen gara saltokira, kontsumitzailearengana eta kontsumo-ohituretara.

Tokian bertan lan egiten dugu (merkatuaren zuzeneko ikerketa), kaleko joerak identifikatuz eta baliozkotuz. Gure elikadura-behatzaileak zuzenean heltzen dira saltokietara, aztertzeko elikadurak zer ingurutan kontsumitzen diren, kontsumitzaileak nor diren eta zer ohitura dituzten. Horrez gain, enpresaren beharretara egokitzen dugu ikerketaren eremu geografikoa: Europa, BRICS herrialdeak eta abar.

leirebaranano