Atun-arrantzarako kanabera mekanizatu bat diseinatzea, egitea eta baliozkotzea

Helburua: Proiektu honen helburu orokorra da atunak beita biziarekin arrantzatzeko kanabera mekanizatu baten prototipoa diseinatzea, egitea eta haren ezaugarri teknikoak baliozkotzea.

Proiektu honen oinarria da gaur egungo kanaberak ordezkatzea arrantzaleari lana erraztuko dion eta laneko maniobrak segurtasun-maila handiz egiteko aukera emango dion kanabera mekanizatu batekin. Oro har, helburua da hegalaburra arrantzatzeko erabili izan den kanabera automatizatzea, motor-/polea-/ driza-sistemari eutsiz edo beste sistema batzuk erabiliz arrainak harrapatzeko eta ontziratzeko.

Hauek dira proiektuaren helburu espezifikoak:

  1. Beita biziko flotak atunak harrapatzeko erabili izan dituen arrantza-sistema tradizonalen ezaugarri teknikoak jasotzea
  2. Prototipoak diseinatzeko behar diren erabiltzaile-eskakizunak eta espezifikazio teknikoak ezartzea.
  3. Espezifikazio teknikoen arabera egin den prototipoa eraikitzea, instalatzea eta baliozkotzea, tallerrean eta itsasoan egindako proben bidez.
  4. Kanabera automatikoak arrantzarako dituen prestazio tenikoak kalkulatzea, arrantza komertzialeko ohiko prozedurekin konparatuta.
  5. Diseinu berriaren erabilera potentzialak segurtasunean eta erosotasunean dituen ondorioak ebaluatzea.