Laneko Arriskuak Prebenitzeko Plan Integrala ezartzea

Helburua: EAEko arrantza-sektorean Laneko Arriskuak Prebenitzeko Plan Integrala ezartzeko alderdi teknikoen garapena.

Helburu espezifikoak:

Plana eta planaren emaitzak arrantza-sektoreari eta gizarteari jakinarazteko ekintzak antolatzea

Laneko Arriskuak Prebenitzeko Kudeaketa Sistemen ereduak ezartzea EAEko flota-mota guztientzat

Laneko Arriskuak Prebenitzeko Kudeaketa Sistemen ereduak ezartzea arrantza-portuetarako eta arrantzarekin lotutako jardueretarako

Flotetan erabili beharreko NBIak zehaztea eta merkatuan dauden ekipoak egokiak diren ebaluatzea

Istripuak/gertakariak kudeatzeko tresna ebaluatzea

EAEko arrantza-flotaren ekipoak, makineria eta eskuzko tresnak zenbateraino datozen bat 1215/97 EDarekin ebaluatzea

EAEko 5 arrantza-portu nagusietako ekipoak, makineria eta eskuzko tresnak zenbateraino datozen bat 1215/97 EDarekin ebaluatzea

Arrantza-sektoreko Trebakuntza Plana garatzea Itsas Aularen bidez.