Itsasoko eta kostaldeko ekonomiarekin lotutako sektoreek modu eraginkorrean erabili behar dituzte baliabideak, beren jarduera jasangarria izan dadin ingurumenaren ikuspegitik, ekonomiaren ikuspegitik eta ikuspegi sozialetik, eta behar horri erantzutea du xede gure berrikuntza, garapen eta transferentzia teknologikoak.

Jarduera-alorrak:

Akuikultura

Arrain-eskari gero eta handiagoari erantzuteko alternatibak bilatzen ditugu.

Horretarako, akuikulturaren eraldaketa eta jasangarritasuna sustatzen ditugu hiru arlotako soluzio teknologikoen bidez:

  • Akuikulturatik datozen “espezie berri”en eta produktu berrien garapena.
    • Ziklo biologikoen bideragarritasunari, nutrizioari, arrainen/itsaskien ongizateari, mantenugaien erabilerari, metabolismoari eta genomikari buruzko azterketak.
    • Akuikulturako produktu berriak garatzen ditugu, kalitate nutritibo handikoak eta kontsumitzaileen artean harrera ona dutenak.
  • Nahiz lurreko nahiz itsaso zabaleko (off shore) ekoizpen-sistemak diseinatzea, garatzea eta optimizatzea. Soluzio operazionalak, negozio-planak, merkatu-azterketak, akuikultura-ingeniaritza, itsaso zabaleko kaioletako hazkuntza hobetzea, uraren kalitatea eta dibertsifikatzeko estrategiak hartzen ditugu barnean.
  • Akuikulturaren ingurumen-kudeaketa. Interakzio ekologikoa eta irudi soziala, kostaldeko eremuen kudeaketa integratuaren, ingurumen-inpaktuaren saiakuntzen eta/edo azterketa hidrodinamikoen bidez.

Arrantza teknologia jasangarriak

Itsasoko baliabideen ustiapen eraginkortasuna.

AZTIn, eginahal betean ari gara arrantzak itsas ingurunean duen eragina minimizatzeko, ontzietan egin beharreko lanen prozedurak hobetzeko eta itsasoko lanean segurtasuna eta konforta areagotzeko alternatiba teknologikoen bila. Arrantza-sektorearekin lankidetza estuan dihardugu, hiru arlo hauetako ikerketa-proiektuen bidez:

  • Erauzte-arrantzaren ingurumen-inpaktua murriztea. Arrantza-aparailuak aukeratzeko ereduak hobetzen dituzten eta haien nahi gabeko harrapatze-mailak (bazterkinak) minimizatu eta harrapatutakoen biziraupena hobetzen duten alternatibak bilatzen ditugu. Horren helburua da arrantzaren errendimendua optimizatzea eta jarduera erregelamenduetara egokitzea.
  • Arrantzatzeko erak eta haien optimizazioa. Arrantzaren eraginkortasuna hobetzen eta arrantza-probabilitatea optimizatzen laguntzen diogu sektoreari. Nola?
  • Parametro ozeanografikoen eta arrain-banaketaren arteko erlazioaren bidez (teledetekzioa, software informatiko propioa harrapaketak eta ontzi-lur informazioaren transmisioa kudeatzeko…).
  • Ontziko langileen segurtasuna hobetuz; horretarako, lan-arriskuak prebenitzeko sistemak nahiz ebaluazio ergonomikoa itsasontzi bakoitzari eta arrantza-mota bakoitzari egokitzen dizkiogu.
  • Energia-eraginkortasuna itsasoan eta arrantzan. Itsasontziaren operazio-eredua aztertzen dugu (sektore bakoitzaren berezitasunetara egokituz), erregai-kontsumoa kalkulatzeko, eta hauek proposatzen ditugu: kontsumoa eta gas-emisioak murrizteko hobekuntzak (sektore-floten karbono-aztarnaren analisia); eta hondar-beroak aprobetxatzeko alternatibak (Rankineren Ziklo Organikoa, ORC). Bestalde, itsasontzi energiari dagokionez eraginkorrak egiten ditugu.

Ozeanograafia operazionala

Itsasoaren portaeraren deskribapen sistematikoa eta iragarpena

Itsas prozesuak denbora errealean neurtzeko eta monitorizatzeko sistemei esker, eta zenbakizko aplikazioak baliatuz, itsasoaren portaera iragartzen dugu. Gainera, esperientzia handia dugu giza ekintzek itsas ingurunean duten eragina ebaluatzen eta ezusteko gertaeren ondorioak arintzen, hala nola hidrokarburo-isurien ondorioak. Bi lan-ildo hauetan dihardugu:

  • Kostaldeko arriskuen iragarpena. Iragarpen-ereduak aplikatzen eta ebaluatzen ditugu: ingurune fisikoaren ezaugarriak (olatuak eta itsaslasterrak), poluitzaileen jitoa, denboraleek kostaldean duten eragina, itsas salbamendua.
  • Informazio ozeaniko-meteorologikoko sistemak. Estazio eta buia ozeaniko-meteorologikoen sareak kudeatzen ditugu, itsasoaren erabiltzaileek itsasoaren egoeraren jarraipena egin ahal izan dezaten denbora errealean.

Itsasoko garraioa

Itsasoko eta portuetako sektorerako teknologiak erabiltzen eta garatzen ditugu.

Puntako monitorizazio-sistemak eta zenbakizko simulaziorako eta informazio geografikoa kudeatzeko tresnak baliatuz, arlo hauetarako soluzioak diseinatzen ditugu:

  • Portuak: dragatzeen eta isurketen ingurumen-zaintza, portuetako urak berritzeko azterketak, portuetako erresonantziak, kontingentzia-planak eta ustekabeko isurien ondoriozko arriskuak ebaluatzeko tresnak egiten ditugu.
  • Nabigazioa: itsasoko segurtasunerako eta energia-eraginkortasunerako tresnak lantzen ditugu.

Itsas energiak

Itsasoko energia berriztagarrien alde egiten dugu, hazkunde ekonomiko jasangarrian eta enplegua sortzen laguntzeko bide gisa.

Itsas ingurunearen gainean dugun jakintza eta esperientzia eskaintzen ditugu garabidean den sektore horretako apustuei laguntzeko, lan-ildo hauen bidez:

  • Itsasoaren planifikazio espaziala. Kostaldeko baliabideak planifikatzeko tresnak garatzen ditugu, eta erabilerak eta haiei dagokien ordenamendua aztertzen ditugu, itsas energien eragin sozial eta ekonomikoa baloratzeko egoerak aintzat hartuta, itsas energia aprobetxatzeko azpiegiturentzako kokalekuak hautatzeko.
  • Energia-baliabideen ebaluazioa. Baliabidearen ezaugarriak zehazten ditugu, kokalekua hautatzeko, aurrediseinurako edo teknologia bideragarriak aukeratzeko. Aurretiko energia-ebaluazioak egiten ditugu, bitarteko xehetasunak jasotzen dituzten azterketen bidez, bai eskalatzat espazioa hartuta (1-10 km), bai denbora hartuta (gutxienez, urtaroen arteko aldeak). Energia-baliabidea eraikuntza-proiektuan eta instalazioan ebaluatzeko sistema zehatzak garatzen ditugu.
  • Energia biltzeko egiturak diseinatzeko tresnak. Ingurumena diseinu-elementutzat hartuta (ingurune fisiko, biotiko eta sozioekonomikoa), ozeanografia operazionaleko tresnak diseinatzen ditugu itsas energia biltzeko azpiegiturak kudeatzeko. Aldagai ozeaniko-meteorologikoak aztertzeko metodologiak garatzen ditugu, itsas energia biltzeko azpiegituren diseinuan eta kudeaketan erabiltzeko.
  • Energia biltzeko itsas parkeen jarduna kudeatzeko tresnak. Ozeanografia operazionaleko tresnak diseinatzen ditugu, itsas energia biltzeko azpiegiturak kudeatzeko. Ozeanografia operazionaleko sistema integratuak diseinatzen ditugu, itsas energia biltzeko azpiegiturak kudeatzeko.
  • Ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa. Ingurumen-inpaktuaren azterketak egiten ditugu, eta izapide administratiboak eta araudiarekin lotutakoak egiten laguntzen dugu.
  • Ingurumen-zaintza. Itsasoan energia biltzeko proiektuen ingurumen-zaintzako planak aurrera eramaten ditugu arlo hauetan: itsaspeko zarata, bentosaren komunitateak, iktiofauna, itsas ugaztunak, itsas dinamika, elektromagnetismoa, sozioekonomia eta paisaia.

Bioteknologia

Gure ikertzaileek konpromisoa hartua dute etorkizuneko erronkarik handienetako baterako: kudeaketa jasangarrirako eta ozeanoen balorizaziorako soluzioak bilatzea.

Horretarako, ekologia molekularra eta bioteknologia baliatzen ditugu hiru aplikazio-eremutan:

  • Ekologia molekularraren ezagutza-oinarria. Organismoen erlazio ebolutiboak aztertzen ditugu; eta erreferentziako genomak eta transkriptomak eta ligamendu-mapak sortzen ditugu.
  • Ekologia molekularra. Beren morfologiagatik zenbait muga dituzten espezieak (adibidez, arrain-arrautzak edo -larbak) eta larba-etapan dauden molusku-espezieak identifikatzen ditugu, offshore akuikulturako egiturak kolonizatzen dituztenean. Metodo genetikoen bidez, populazio-egitura zehazten dugu, hau da, espezie komertzialen adina eta sexua; baita eremu babestuetan populazioaren stocka zenbatekoa den aztertu eta populazioen egiturak eta biodibertsitateak zer lotura duten zehaztu ere. Elika-katearen egitura (harrapakari-harrapakin interakzioak), ingurumen-laginen biodibertsitatea eta espezie inbaditzaileen jatorria eta sarbideak identifikatzen ditugu.
  • Bioteknologia. Gene, produktu eta molekula berriak bilatzen ditugu, bai muturreko inguruneetako laginetan (ozeano sakonekoak, adibidez), bai industriari dagokionez garrantzia duten gainazaletan (adibidez, inkrustazio biologikoa nola sortzen den ulertzen laguntzen diguten gainazal urperatuak).

Turismoa eta aisia

Teknologia berritzaileak erabiltzen ditugu kostaldea bera eta haren turismo- eta aisia-erabilera kudeatzeko.

Natura-ondarea hitzartutako modu integratu eta jasangarri batean kudeatzeko, hura zuzentzen duten prozesu konplexuei buruzko ezagutzak hobetu behar dira, gizakien ekintzen eta inguruko baldintzen arteko interakzioa barnean hartuz. Hiru lan-ildo hauetan dihardugu:

  • Denboraleek hondartzetan izango duten eragina aurreikusteko sistema berriak
  • Kostaldeko turismo-baliabideen ebaluazioa (hondartzetako erabiltzaileen dentsitatea, olatuen surferako kalitatea monitorizatzea)
  • Berrikuntza sektore publikoan