Gure erronka da gure ingurunearen garapen jasangarri batera heltzea, eta, horretarako, kostaldea eta itsas ingurunea aztertzen ditugu eta haiei buruzko ezagutza ematen dugu ikuspegi integratu batetik (itsas ingurunearen ezaugarri fisiko, ekologiko eta sozioekonomikoak eta hango interakzioak kontuan harturik), kudeatzaileei eta kostaldearen erabiltzaileei erabakiak hartzen laguntzeko.

Lau aplikazio-eremutan dihardugu:

Ingurumen-inpaktua eta -kalitatea

Kostaldeko ingurumen-kalitatearen eboluzioa ikertzen dugu, eta ingurumen-adierazle berriak garatzen ditugu.

Kostaldeko ingurumen-kalitatearen eboluzioa ikertzen dugu, eta direktiba eta hitzarmen eta agiri hauei erantzuteko ingurumen-adierazle berriak garatzen ditugu: Uraren Esparru Direktiba, Europako Itsas Estrategiaren Direktiba, lurretik itsasorako isurien zaintza, nazioarteko hitzarmenak (adibidez, OSPAR) eta beste zenbait direktiba (habitatenak, bainu-urenak, itsaskiak hazteko eta biltzeko eremuak…).

Itsas ingurunearen osasunaren ebaluazioa

Estuario eta kostaldeen egoera ekologikoa eta ingurumen-egoera nolakoa den esatea da gure lana.

30 urtetik gorako esperientzia dugu itsas ingurunea monitorizatzen (ingurumenaren kalitatearen segimendua eta kontrola), eta, horri esker, gure ezagutza baliagarria da kostalde eta estuarioetako uren kudeaketarekin eta baliabideen erabileraren jasangarritasunarekin lotutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Itsas ekosistemen kontserbazioa

Itsas biodibertsitatea (espezieak, habitatak, espazioak, prozesuak) kontserbatzeko lanean ari gara, baliabide naturalak modu jasangarrian kudeatzea lortzeko.

Horretarako, itsas erreserbak izendatzeko eta mehatxupean dauden itsas espezieak babesteko azterketak egiten ditugu, eta kudeaketa- eta leheneratze-neurrien mende dauden tokiak berreskuratzeko estrategiak proposatzen ditugu.

Giza jarduerak eta itsasoko plangintza espaziala

Administrazio publikoei aholku ematen diegu kostaldeko jarduera kudeatzeko plan integralak ezartzeko.

Ingurune naturalaren gaineko presio eta inpaktu antropogenikoak ebaluatzen ditugu, eta administrazioei aholku ematen diegu kostaldeko jarduera kudeatzeko plan integralak ezartzeko (hala nola dragatzeen planak, akuikulturaren antolamendurako planak eta itsasora egiten diren isurketak kontrolatzeko planak).


juanbald