AZTI-Tecnalian, kostaldearen funtzionamenduari buruzko ezagutza zientifikoa eskaintzen dugu, zeina nahitaezkoa baita baliabideak, ondasunak eta zerbitzuak modu jasangarrian kudeatzeko. Halaber, ikertzen dihardugu arrantza jarduera jasangarria izatea lortzeko, flota ekonomikoki lehiakor batek egina, arrantza-praktika arduratsuei jarraituz.

Itsas ikerketan, sei espezializazio-arlo ditugu:

  • Itsasoko eta arrantzako teknologiak: Arrantza-sektorearen garapen teknologikoa
  • Kostaldearen kudeaketa integrala: Ikuspegi integral baten garapena
  • Arrantza-kudeaketa: Arduratsua eta lehiakorra
  • Eragiketa-ozeanografiaren sistema: Ustekabeko gertaeren eraginak arintzea
  • Ekosistemak eta klima-aldaketa: Baliabideen eta zerbitzuen ustiapena
  • Akuikultura: Arrantza-jarduera arduratsua