GIS sisteman oinarritutako metodologia, nekazaritzako eta elikadurako Euskal Autonomia Erkidegoko hondakinen balorizazio-alternatibak lehenesteko

Helburuak: Life GISWASTE proiektua toki-eskalako froga-proiektu bat da, nekazaritako eta elikagaigintzako azpiproduktuak kudeatzeko arazoa duen Europako edozein eskualdetan aplikatzeko modukoa.

Hlburua da IGSn oinarritutako metodologia eta tresna informatiko bat garatzea, EAEko nekazaritzako eta elikagaigintzako azpiproduktuei (batez ere begetalak, okelarenak eta esnearenak) etekina ateratzeko aukerek zer bideragarritasun tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoa duten simulatuko duena.

Horiei etekina ateratzeko GISWASTE poriektuan aztertzen ari diren aukerak biogasa sortzea eta animaliak elikatzeko pentzuak egitea dira.

Proiektuarekin helburu hauek bete nahi dira:

  • Administrazioei eta enpresei erabakiak hartzen laguntzea, aukeren artean hautatzean arriskuak ahal bezain txiki bihurtuz.
  • Ingurumen alorreko arriskuak murriztea azpiegitura berriak ezartzeko unean, faktore geografikoak eta teknikoak ez ezik, ingurumen-faktoreak ere hartuta aintzat.
  • Egiten diren proposamenen errenagarritasun ekonomikoa aldez aurretik ebaluatuz eta ebste aurkerekin alderatuz, kostua murriztea.
  • Azpiproduktuen iturrien arteko sinergiak sustatzea, hartara irtenbide integrala eman ahal izan dakien nork bere instalazioa egitea zaila zaien enpresa txikiei.
  • Azpiproduktuei etekina ateratzeko sektorea dinamizatzea eta alor horretan jarduera ekonomiko berriak sortzen laguntzea.

Bazkideak: AZTI-Tecnalia (Koordinatzaileaor), Geograma, LKS, Ihobe Eusko Jaurlaritzakoa.

Aurrekontua: 1.419.832 € (% 48,77 EBko finantzaketa)

Iraupena: 2013/07/15 – 2017/06/30

iNFORMAZIO GEHIAGO: www.lifegiswaste.eu