Arrantza-ontzien energia-eraginkortasunaren hobekuntza

Helburua: “Erregaiak kudeatzeko sistema bat garatzea, arrantza-ontzietako erregai-kontsumoaren inguruko ohiturak ezagutzeko eta hobetzeko” proiektuaren helburua da arrantza-ontzien energia-eraginkortasuna hobetzea, arrantza-jardueraren estrategia hobetzeko aukera izateko (ustiaketa-eredua).

Kazako arrantzako, beita biziko eta arrasteko arrantzako ontzietako erregai-kontsumoa gutxitzea lortu nahi du proiektuak. Hori lortzeko, aztertuko da arrantza-mota horietako ontziek jarduera bakoitzean duten erregai-kontsumoa (arrantza-lekuetara doazenean, arrantzan ari direnean, portura itzultzen ari direnean, etab.), eta, datuak lortzeko, erregai-kontsumoa neurtzeko sistema bat jarriko da ontzietan. Lortutako informazioaren azterketak aukera emango du ustiaketa-eredua hobetzeko, eta, gainera, erregai-kontsumoaren kudeaketa-sistema adimendun bat garatzeko abiapuntua izango da.

Proiektuaren helburu nagusia da kazako, alturako freskoko eta beita biziko arrantza-motetako ontzien energia-errendimendua hobetzea ekimen honen bidez:

  • Ontziaren erregai-kontsumoa kudeatzeko sistema bat garatzea:

Horretarako, erregai-kontsumoa neurtzeko sistema bat diseinatuko da, askotariko datuetan oinarritua (erregai-kontsumoari buruzko datuak, aldagai meteorologikoak, nabigazioa, eta abar)

Erregai-kontsumoa neurtzeko sistema instalatuko da.

Arrantzan lortutako informazioa aztertuko da.

Erregai-kontsumoa kudeatzeko sistema diseinatuko da.

  • Kontsumo-ohiturak identifikatzea eta ohiturok hobetzeko modua diseinatzea.

Ontzien gaur egungo ustikaeta-eredua aztertuko da.

Erregai-kontsumoaren inguruan lortutako informazioa aztertzea, ustiaketa-eredua aldatuz energia-eraginkortasun handiagoa lortzeko.