AZTI-Tecnaliak gazta egiteko metodo berri bat garatu du, gaztaren elikagai bioaktiboak ugaritu, eta gantz asea eta gatza gutxituko dituena.

  • Gatz gutxiko gazta: sodio kloruroaren ordez (gatz arrunta), potasio kloruroa du.
  • Animalia-koipeen ordez, landare-koipeak ditu.
  • Kolesterolik gabea.
  • Omega-3 eta omega-6 gantz-azidoak ditu.
  • Zapore, usain eta testura ona ditu.
  • Nutrizio-profil orekatu eta osasungarria ditu.
  • Oso komenigarria da adinekoentzat.
  • Oso komenigarria da hipertentsioa dutenentzat.

Produktuaren gainean hainbat dastaketa egin dira kontsumitzaile-talde heterogeneoekin, eta oso emaitza onak lortu dira zaporeari, usainari eta testurari dagokienez. Kontsumorako erabat egoki iritzi diote produktuari, eta ontzat eman dituzten haren propietate osasungarriak.

Produktu berri honek aukera ematen du nutrizio-behar espezifikoak dituzten kontsumitzaileentzako produktu-sorta osasungarria dibertsifikatzeko.

Zer sektoretan aplikatu

  • Esne-sektoreko enpresak.

Ezarpena

  • Gaztaren profil sentsoriala bezeroaren eta industria-eskalatzearen espezifikazioetara egokitzeko kalkulatutako denbora: 9 hilabete.

Zure enpresarako/produkturako onurak

  • Enpresaren irudia hobetzea bezeroen aurrean: enpresa haiekin kezkatzen da.
  • Produktu-sortak dibertsifikatzea, nutrizio-behar espezifikoak dituzten kontsumitzaileentzako produktu osasungarrien lerro berri bat garatuz.
  • Beren produktuak eta banaketa-markarenak desberdintzea.
  • Populazio-hobi desberdinen beharrak asetzea: adindunak eta hipertentsioa dutenak.
  • Nutrizio-behar espezifikoak dituzten kontsumitzaileak leialtzea.