AZTI-Tecnaliak elikagai funtzionalak diseinatzeko eta garatzeko erabateko zerbitzua eskaintzen dio zure enpresari: produktu bereizgarriak, osasungarriagoak, ongizatea lortzen eta osasuna hobetzen laguntzen dutenak, eta gainera prezio lehiakor baten truke.

  • Elikagai eta janari tradizionalak elikadura-propietate hobeekin birformulatzea. Ikerketak elikagai berriak txertatzera esaterako, Omega 3 / Omega 6, bitaminak, mineralak, zuntzak (garia, tomatea, etab.) eta beste hainbat elementu murriztera sodioa, gantz aseak, gantz-azidoak… bideratzen dira eta hori guztia zaporea, ehundura eta itxura mantenduz.
  • Elikagaien nutrizio-osaeran egindako aldaketek ezaugarri fisiko-kimikoetan, sentsorialetan, nutrizionaletan eta kalitate mikrobiologikoan duten eragina aztertzea.
  • Osasun-propietateak dituzten elikagaiak diseinatzea. Elikagai horiek konposatu bioaktiboak izango dituzte (antioxidatzaileak, gantz-azido konjokatuak, landare-estraktuak, etab.) gaixotasun kardiobaskularrak, obesitatea, etab. izateko arriskua gutxitzeko eraginkorrak diren dosietan Osagai bioaktiboak elikagai-matrizeetako beste osagai batzuekin dituen elkarrekintzak aztertzea.
  • Gure konposatu bioaktiboak produzitzea, eta frogatzea elikagai moduan erabiltzean ez dutela kalterik eragiten eta eraginkorrak direla.
  • Prozesatzeak eta kontserbatzeak elikagai berrietan txertaturiko konposatu bioaktiboen egonkortasunean duen eragina ebaluatzea. Behar izanez gero, teknologia berri alternatiboak aplikatuko dira klasikoen ordez, degradazioa saihesteko.
  • Hainbat estaldura jangarri aplikatzea, osagarri bioaktiboak txertatzeko aukera emango dutenak, laugarren gamako elikagai fresko eta natural, oso gutxi prozesatu eta kontsumitzeko prest daudenei nahi diren osasun-propietateak emateko.
  • Elikagai berriaren osasun-propietateek organismoan duten eraginkortasuna frogatzea. Horretarako aditu-taldeak sortzen dira kasu bakoitzerako, eta horrela gizakietan egiten diren elikadura-probek elikagai berriaren onura bermatzen dute.
  • Patenteak eta aholkularitza bideratzea elikadura- edo osasun-alegazioak eskatzeko eta halaber marketin zientifikoan komertzializazioa indartzeko.

Zergatik egin elikagai funtzionalen alde?

Kontsumitzaileen eskaria gero eta handiagoa da elikagai funtzionalei dagokienez, eta ondorioz produktu hauek hazkunde handia bizi dute merkatuan.

Hala erakusten dute datuek: Espainian, 2007an, elikaduran egindako gastuaren %26ko merkatu-kuota izatera iritsi ziren elikagai funtzionalak. Eta kopuruak gora doaz: Elikagai funtzionalen mundu mailako salmentak 2007ko 75 bilioi dolarretatik 2010ean 109 bilioira igotzea espero da.

Behar guztientzako erantzunak

Edozein dela ere zure beharra, eta zauden fasean egonda ere, AZTI-Tecnalian laguntza izan dezakezu. Hona hemen aukera ugarietako batzuk:

  • Bideragarritasunaren gaineko azterketa: merkatuaren zaintza teknologikoa eta produktu berrien bideragarritasun-azterketa teknikoa, ekonomikoa, komertziala eta legala.
  • Produktua/prototipoa eskala pilotuan diseinatzea eta garatzea (sukalde esperimentala), nutrizio-profila hobetzen duen edo osasungarriago egiten duen konposizio berria erabiliz. Espero den onura lortzeko gai izango den konposatu bioaktiboaren dosia txertatzeko aukera ematen duten formulazio-estrategiak. Jan daitezkeen estaldurak, osagarri bioaktiboak onartzen dituztenak. Azpiproduktuak aprobetxatzea; elikadura- edo osasun-ekarpen handiagoa dutenez, balio erantsi handiagoko osagai moduan aplika daitezke. Elikadura- edo osasun-mailako abantailak dituzten elikagaiek beste elikagai jakin batzuk murrizten edo ordezten dituzte. Produktuak berritu eta hobetu egiten dira eta produktu berrien kontzeptuak garatzen dira.
  • Nutrizio-analisia, analisi fisiko-kimikoa eta sentsoriala: birformulatzeak nutrizio-osaeran duen eragina aztertzea eta ezaugarri fisiko-kimikoak baloratzea: kolorea, erreologia, ehundura, emultsioen egonkortasuna, etab., eta prototipo berrien kalitate sentsoriala.
  • Prozesuaren eragina eta prototipoen kontserbazioa baloratzea: osagarri bioaktibo puruen eta diseinatutako produktuen egonkortasuna aztertzea. Behar izanez gero, konposatu horiek degradatzea saihesten duten estrategia alternatiboak (antioxidatzaileak, estaldurak, etab.) edo teknologia berriak aplikatuko dira.
  • Industria-mailako eskala eta instalazio berriak diseinatzea; prozesuak, elikagaien kalitatea eta elikagaien segurtasuna kudeatzeko sistemak optimizatzea. Produktua industria-aurreko eskalan balioestea.
  • Elikadura-probak gizakietan, eta produktuak kontsumitzaileengan duen eraginkortasunaren segimendua.
  • Komertzializaziorako eta marketinerako aholkularitza legala eta lortutako elikadura- edo osasun-onuren etiketatzean eta publizitatean emandako argudioak hedatzea. Patentagarritasun-analisia.

Merkaturatzea

Daukagun ezagutza guztiari esker, elikagaien industriek merkatuan balio potentzial erantsia duten elikagai berriak gara ditzakete. Industria horien alderdi nabarmenetako bat diseinuko elikagaiak garatzea da, hau da, elikadura-propietateak (gantz asegabeak, zuntz dietetikoa, bitaminak eta mineralak) eta osasungarriak (Omega 3, antioxidatzaileak, landare-estraktuak, azido linoleiko konjokatua, etab.) dituzten produktuak garatzea. Hemendik aurrera, produktu horiek osasunean duten onura bermatzea ez da arazo bat izango (obesitateari eta gaixotasun kardiobaskularrei aurka egiteko). Gure laguntzarekin, NAOS Estrategiarekin bat egin dezakezu obesitatea kontrolatzeko, eta mota honetako elikagai berrien publizitatea autorregulatzeko PAOS Kodea bete dezakezu.