Enpresei laguntzen diegu, ideia berritzaileak sortzen dituzten unetik bertatik haiek etorkizuneko elikagai bihurtzen diren arte.

Adituak gara arlo hauetan:

  • Osagai berrien karakterizazioa.
  • Produktu berriak garatzea osasun- eta nutrizio-arloan.
  • Produktu berriak garatzea merkatuko beste eskaera batzuk betetzeko, hala nola egokitasuna, erosotasuna, kalitatea, etika eta ingurumena, eta lehiakortasuna.
  • Elaborazio-prozesuak, transformazio- eta kontserbazio-teknologiak, produktuak garatzeko eta prozesuen eraginkortasuna ikuspuntu teknologikotik hobetzeko.
  • Elikagai-sektorean teknologia berriak baliozkotzea.

Gure ikerketa-proiektuek hiru aplikazio-eremu dituzte:

Elikadura eta osasuna

Gure erronka: kontsumitzailearen bankako beharrei erantzutea, produktu osasungarrien bidez.

Osasunean eragiten duten (obesitatea, bihotz-hodietako eta hantura-kontrako eragina) osagai berrien karakterizazioan dihardugu: funtzionalitatea hobetzen ari gara, teknologia berrien bidez.

Ezaugarri osasungarriak eta nutrizionalak dituzten produktuak diseinatzen eta garatzen ditugu, bai eta zentzumen-gabeziak dituzten pertsonek kontsumitzeko errazak diren elikagaiak ere.

Egokitasuna, jasangarritasuna eta plazera

Berariazko populazio-hobientzat egokiak diren produktuak berritzen ari gara.

Merkatuko eskaera jakin batzuetara bideratutako produktu berriak garatzen ditugu, hala nola kalitate, etika eta ingurumen-kezkara bideratuak. Kontsumitzailea dute ardatz, eta haien beharretara egokitzen dira (ongizatea, kirola…).

Osagaien ezaugarriak hobetzen ditugu, aplikazio teknologikoen eta prozesu-aplikazioen bidez.

Zentzumen-ezaugarri hobetuak dituzten produktuak berritzen ditugu, gehigarririk gabeak, eta berariazko populazio-hobientzako produktuak (etniak, helduak, haurrak, elikagai-intolerantziak dituztenak…).

Dena den, garatzen ditugun produktuak industria-produkziora egokitzen dira, eta, horretarako, zenbait alderdi hartzen ditugu kontuan, hala nola jasangarritasuna, ekodiseinua eta kostuen murrizketa (bai osagaietan, bai prozesuetan).

Elikagaiak prozesatzeko eta kontserbatzeko teknologia

Produktuen kalitatea, kontserbazioa eta bizitza erabilgarria hobetzen dugu. Azken batean, produktu seguruagoak egiten ditugu.

Egiten ditugun berrikuntzek produktuen kalitatea, kontserbazioa eta bizitza erabilgarria hobetzen dituzte, eta horrek elikagai-segurtasun handiagoa dakar.

Gure ikertzaileak adituak dira produktuen bizitza erabilgarrira bideratutako mikrobiologia-eredu prediktiboak erabiltzen eta elikagai-prozesuetako teknologia berriak ikuspuntu hauetatik baliozkotzen: kalitatea (ezaugarri fisiko-kimikoak, ehunenak, organoleptikoak), nutrizio-osaera (ezaugarri nutrizional eta osasungarriak) eta segurtasuna.

Halaber, prozesuak hobetzera (urritzeak, kostuak eta abar murriztera) eta produktuen azken prezioa hobetzera bideratzen ditugu gure ezagutza eta esperientzia, kontsumitzailearentzat askoz erakargarriagoak izan daitezen.

sofiaroca