Elikagaigintzako balio-katearen eragileentzako negozio-aukerak sortzen eta garatzen ditugu. Elikagaigintzako beharrei erantzuteko jarduten dugu I+Gan, behar horiei erantzungo dieten teknologia eta tresnen bidez garapen jasangarria lortzeko.

Irtenbide integralak ematen dizkiogu elikagaigintzako balio-kate guztiari, ingurumen-jarduera hobetzeko neurriak ezarriz. Bi jarduera-arlo handitan lan egiten dugu:

Aprobetxatzen ez diren elikagai-frakzioen balorizazioa eta kudeaketa

Gure gain hartu dugu osagaietan, gehigarrietan, lehengaietan edo tarteko gaietan aprobetxatzen ez diren elikagai-frakzioak eraldatzeko erronka.

Gizakiak edo animaliak elikatzeko nahiz bioerregaietarako osagaietan, gehigarrietan, lehengaietan edo tarteko gaietan aprobetxatzen ez diren elikagai-frakzioak eraldatzeko lan egiten dugu, merkataritza-balio edo ekonomia- eta ingurumen-balio handiagoko osagaiak (produktuak, osagaiak, substantziak edo molekulak) lortzeko elikagai behar baino gutxiago aprobetxatuak oinarri hartuta, hala nola soberakinak, bazterkinak, azpiproduktuak eta koproduktuak.

Ekoizpen eraginkor eta jasangarria

Gure berrikuntzek elikagaien sektorea lehiakorra eta jasangarria izatea bermatzen dute.

Epe laburrean elikagaien sektorearen lehiakortasuna eta epe luzean haren ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-jasangarritasuna bermatuko duten berrikuntzak egiten ditugu.

Irtenbide hauek proposatzen ditugu: prozesuetan kostuak murriztea; lehengaien, laguntza-gaien, energiaren eta uraren erabilera optimizatzea; urritzeak, galerak, hondakinak eta isuriak murriztea, eta hari lotutako ingurumen-inpaktua gutxitzea; eta produktuari balio handiagoa ematea.

Hauek garatuz eta baliozkotuz lortu nahi da hori:

  • Prozesatze-teknologia eraginkorragoak .
  • Onlineko sailkatze-sistema sentsoredunak.
  • Automatizazio-prozesuak.
  • Prozesuen ekodiseinua eta ekonomia- eta ingurumen-ebaluazioa.
  • Isurien minimizaziorako eta kudeaketa adimendunerako irtenbideak.
  • Ekoizpen-prozesuak eta lanpostuak berriro diseinatzea.

Adituak gara hauek garatzen:

  • Elikagai-frakzio behar baino gutxiago aprobetxatuetatik merkataritza-balioko edo ekonomia- eta ingurumen-balio handiagoko osagaiak lortzeko estrategiak eta prozesuak.
  • Hauek lortzeko teknologiak eta irtenbideak: prozesuetako kostuak murriztea; kalitatea hobetzea; lehengaien, laguntza-gaien, energiaren eta uraren erabilera optimizatzea; eta urritzeak, galerak, hondakinak eta isurketak murriztea.
  • Prozesatzerako teknologia eraginkorragoak: onlineko sailkapen-sistemak, sentsoreak eta automatizazio-prozesuak dituztenak; ekodiseinua eta prozesuen ekonomia- eta ingurumen-ebaluazioa; ekoizpen-prozesuak eta lanpostuak berriro diseinatzea.

jaimezufia