Nekazaritzako elikagaien sektoreak, joerak hauteman eta aztertzeko, gaur egungo merkatura egokitu behar du, eta aurrea hartu behar dio etorkizuneko merkatuari. Tresna estrategikoa da berrikuntza merkatutik eta merkaturako sustatzeko, eta ezinbestekoa da produktu-kontzeptu berriak diseinatzeko. Ezagutza horrek aukera ematen du joerak gaur egun merkatuan ez dauden produktu eta zerbitzu berritzaile bihurtzeko eta askotariko kontsumitzaileei erantzuteko negozio-aukerak detektatzeko.

“El consumo alimentario en Europa horizonte 2020, en 8 tendencias”. Gaur egun eta etorkizunean elikagaien arloan eragin handiagoa izan lezaketen joera nagusiak… AZTI-Tecnaliaren eskutik.

  • “Food Telling”, mezua duten elikagaiak. Informazio garden, erakargarri eta hurbilekoa izateko eskaerari erantzuten dio. Kontsumitzailea eta hark kontsumitzen dituenak lotzen ditu, eta, halaber, nortasun eta autentikotasun handiagoa ematen die.
  • “SuperSense”, zentzumen anitzeko esperientzia. Helburua da zentzumenei probokatzea eta zentzumen-esperientzia original, atsegin, bizi eta betea sortzea.
  • “Slowcal”, slow+local. Elikagai-kontsumoak arlo pertsonal, sozial, ekonomiko eta ingurumenekoan duen inpaktuarekiko kontzientziazio eta erantzukizun handiagoa izatea dakar. Kalitateko kontsumo bat lortu nahi da, gozamena, oreka, jasangarritasuna eta hurbilekoa nabarmentzen diren kontsumo bat.
  • “Here&Now”, hemen eta orain. Bizimodua errazten die hiri-nomadei, zeinek eskatzen baitute malgutasuna, beren denboraren kudeaketa optimizatzea, osasuna eta beren beharrak berehala asetzea, edonon eta edonoiz.
  • “Eater_tainment”, Elikagai-esperientzia. Banakoen behar emozionalak konektatzen dituzten esperientzia gogoangarrien bidez bihozberatasuna eta nork bere burua atsegin izatea dakartza. Abenturak, dibertsioak, ezusteek eta entretenimenduak balio erantsia ematen diote produktuari.
  • “MadeSimple”, bihurtu sinple. Arrazoiz erosteko eta kontsumitzeko eta denbora gutxiagoan aukera onena hautatzeko bide ematen duten konponbide malguen eskaera du ardatz. Kontsumitzaileei bizitza errazteko produktuei nahiz zerbitzuak eta tresnak erosteko eta kontsumitzeko prozesuari lotuta dago.
  • “MyHealth”, osasun pertsonalizatua. Ongizatea eta osasuna bera sustatzeko eta prebenitzeko jarrera proaktibo eta arduratsua du. Behar pertsonaletara egokitutako elikadura du helburu, oreka fisiko, mental eta emozionala lortzeko.
  • “EgoFood”, elikadura-adierazpena. Nortasunaren beraren adierazpenari lotuta dago (banako gisa edo talde baten barruan), eta “pertsonifikatu” egiten ditu norberaren nahiak, balioak edo itxaropenak kontsumo handiko produktuetan.