DEVelopment Of innovative Tools for understanding marine biodiversity and assessing good Environmental Status

Azaroaren 6, 7, 8 eta 9an DEVOTES proiektua martxan jartzeko bilera egingo da Palma Mallorcakoan. Europako 12 herrialdetako, Ukrainiako eta Turkiako 70 ikertzailek parte hartuko dute bileran. AZTI-Tecnaliak koordinatzen du proiektu hori, eta ozeanoen ingurumen-egoera ezagutzea du helburu. Lau urterako ekimena da, eta hamabi milioi euroko aurrekontua du, horietatik bederatzi Europar Batasuneko Zazpigarren esparru programak finantzatuta.