Elikadurari eta ingurumenari buruzko analisi- eta saiakuntza-zerbitzu ugari

AZTIn enpresei, elkarteei eta beste zenbait erakunderi kontrol analitikoko zerbitzuak eskaintzen dizkiegu ekoizpen-fase hauetan guztietan: lehengaietan, produkzioan eta azken produktuan. Analisi-sorta zabala eskaintzen diegu, bai indarrean dagoen legeriaren aplikazioa egiaztatzeko, bai bestelako espezifikazioak egiaztatzeko.

  • Produktuen konparazio-analisiak
  • Analisi sentsorialaren aplikazioa produktu berrien garapenean
  • Produkzio-arazoak hautematea
  • Bizitza komertziala zehaztea
  • Iruzurrak hautematea
  • Espezifikazioak zehaztea
  • Produktuek merkatuan duten harreraren eta lehiakideen azterketa sentsoriala
  • Kontraanalisiak
  • Esterilitatea egiaztatzea
  • Isuriak aztertzea
  • Hondakinak karakterizatzea