Itsasoaren portaera enigmatikoaren behaketa eta iragarpena

AZTI-Tecnalian, hidrodinamika-, sedimentazio- eta poluzio-prozesuak aztertzen ditugu, eta, horretarako, aldagai ozeanografikoak neurtzeko tresneria aurreratua erabiltzen dugu. Tokian tokiko neurketen kalitatea osatzeko, estatistikako eta simulazioko tresna aurreratuak erabiltzen dira, neurketak analizatzeko, ebaluatzeko eta aztertzeko.

Itsasoko prozesuak denbora errealean neurtzeko eta monitorizatzeko sistema eraginkorrak garatzen ditugu, eta horiek zenbakizko aplikazioekin osatzen ditugu. Aplikazio horiek itsasoaren etorkizuneko portaerari buruzko iragarpenak egiteko aukera ematen dute, eta gizakiaren ekintzek itsas ingurunean sortzen dituzten inpaktuen kudeaketa eta ebaluazio egokiagoa egiten laguntzen dute nabarmen, eta, aldi berean, ustekabeko gertaerak arintzen laguntzen dute, esaterako, hidrokarburoen isurketak.

  • Iragarpen-ereduen garapena eta hobekuntza: datuak asimilatzeko eredu biofisiko optimizatuak. olatu eta turbulentzien iragarpen-ereduak atmosfera-ozeano erlazioari eta itsas korronteen portaerari buruzko ezagutza hobetzeko.
  • Itsas ingurunearen behaketa: lehendik dauden eta sortzen ari diren teknologien aplikazioa: bereizmen handiko sateliteko informazioan oinarritutako ingurumen-aldagaien informazio-sistemak. Sortzen ari diren teknologiak ezartzea kostaldea behatzeko (video watch, sorta aniztuneko zunda, estazio ozeano-meteorologikoak, SAR LIDAR...)

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!