AZTI-Tecnaliak I+G+Ban izan duen ibilbide luzean, lorpen hauek azpimarratu behar dira:

  • Elikagai-industriak lekuz aldatutako eta ustiatutako 17 patente.
  • Azken hamarkada honetan ekimen asko gauzatu dira eta merkatuan emaitza ona lortu da. Zehazki, lau enpresa sortu dira patentatutako produktuak ustiatzeko (Bionor, Reikia, Patatas de Álava eta Baskaviar).
  • Film jangarri aktiboak formulatzeko hainbat saio egin dira.
  • Aprobetxa daitezkeen osagaiak berreskuratzeko teknikak prestatu dira eta helburu horrekin egiten dira saioak esneki, ardo, arrain-kontserba eta landareen enpresetako azpiproduktuetan.
  • Elikagai aldatuentzako eta antzeko produktuentzako I+G lerro bat garatu da. Hor sartzen da elikagai hauek formulatzea eta sortzea: funtzionalak, berregituratuak, surimitik eratorriak, jaki prestatuak, IV. saileko elikagaiak...
  • AZTIk ahalegin handia egin du teknologia berriak eskuratzen ondoren elikagai berrien diseinuan eta garapenean eta haien segurtasunean aplikatzeko.

 

Garatutako produktu berritzaileak:

  • Arrainaren eta antxoaren antzeko produktuak, berdel-saltxitxak, ohiko haragizko saltxitxen formulazio berriak... eta beste produktu berri asko.
  • Surimiaren produktu deribatuak, Estatuko enpresa nagusiekin batera garatuak.
  • Aperitibo-produktu osasungarri eta dibertigarriak, snack-en merkatuan oso berritzaileak.
  • Gutxietsitako arrain koipetsuen merkataritza-eskaintzaren hobekuntza, pasteurizazio-tekniken eta hutsean kozinatzeko tekniken bidez.
  • Patata fresko eta zurituak merkaturatzeko kontserbazio-sistema baten garatu eta patataren produktu deribatuak merkaturatzeko enpresa bat sortzea.
  • Gaizkata-kabiarraren antzeko produktu bat egiteko prozesuaren optimizazioa eta produktu hori ustiatzeko enpresa bat sortzea.
  • Esnearen kaseina eta seroproteinen isolamendua: balio erantsi handiko zenbait produktu garatzea, mintz-teknologiaren bidez.
  • Merkataritza-balio handiko landare-produktu freskoen kontserbazioa: Kalitateko Euskal Labeleko piperraren balio-bizitza luzatzea lortu da.
  • Ontzi aktiboak eta estaldura jangarriak: 8 enpresatan ezarri dira eta fruten, haragi-xerren eta txanpinoi freskoen balio-bizitza % 50 luzatzea lortu da.
  • Arrain-produktuen kontserbazioa, “argi-pultsuen” teknologia aplikatuz. Kalitate handiko elikagaiak lortu dira, produktu freskoen ezaugarriekin edo antzeko ezaugarriekin, eta higiene baldintza oso zorrotzei eutsita.
  • Arrainentzako pentsuak: “ACUIPROT” proiektua (gutxi erabilitako arrain-produktuak akuikulturarako pentsua lortzeko erabili dira).

 

Biomolekula naturalak, elikagaigintzan, medikuntzan, kosmetikan eta farmazian erabiltzeko: Laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik, AZTI-Tecnalia landare- eta animalia-jatorriko zenbait azpiproduktutatik zuntzak, antioxidatzaileak, gantz-azidoak eta koloratzaileak lortzeko ikertzen ari da. Emaitzak oso garrantzitsuak dira, eta etorkizun handikoak:

  • Antioxidatzaile fitogenikoak, fruten eta barazkien prozesaketako hondakinetatik eginak.
  • Balio erantsi handiko konposatu koipetsuak eta proteina-hidrolizatuak, gutxi erabilitako arrain-espezieetatik lortuak.
  • Kitina-Kitosano produktu berriak, arrain-produktuen hondakinetatik lortuak. Farmazian eta medikuntzan eta elikagai-industrian erabil daitezke.
  • Tomatearen hondakin solidotik ateratako elikagaien gehigarri berriak. Tomatearen hondakina % 30 gutxitzea eta elikagai berriak sortzea lortu da.

 

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!