Informazio gehigarria
Elikagaien segurtasuna
Arriskuak prebenitzeko eta horiek hautemateko ikertzen
Egin aurre etorkizuneko beharrei ikerketaren eta berrikuntzaren bidez, eta baliatu identifikazio seguruak zure enpresa merkatuan kokatzeko ematen dizun aukera (iruzurrezko kontsumoa saihesteko orduan jatorria eta gardentasuna bermatzeko)!
Azken urteotako elikagai-krisiek sentsibilizazio handia sortu dute elikagai seguruak kontsumitzeko beharraren inguruan. Baina elikagaien segurtasuna ez da kontsumitzaileen eskubidea soilik. Elikagaien sektoreko enpresek nahitaez bete beharreko baldintza da, gero eta gehiago: legeria zorrotz bat egin da elikagaien ekoizpen-, eraldaketa- eta banaketa-faseetan kontrola eta trazabilitatea ezartzeko.
Kontsumitzaileak neurri horri ematen dion garrantziari esker, arau horiek betetzea ez da lege-kontua soilik, eta produktuei balio bereizgarria ematen dien kalitate- eta marketin-elementu bihurtzen da.
Kalitatea kudeatzeko sistemek aukera ematen dute produktuaren ziklo osoan kontrol- eta erregistro-sistemak ezartzeko (jatorritik amaierara), eta sistema horiek iruzurrak kontrolatzeko oso erabilgarri izango dira.
Baina hornitzaileen, lehengaien eta lehiakideen kontrolak eta elikagaien trazabilitateak askoz ere abantaila gehiago eskaintzen dituzte: aukera ematen dute bezeroek eskatzen dituzten kalitate-estandarrak lortzeko, produktuak bereizi eta markak nabarmentzeko, merkatu zorrotzenetan kokapen hobea izateko, prezio hobeak lortzeko, bezeroekiko estatus komertziala finkatzeko eta konfiantzaz erosi nahi dutenei merkatu, supermerkatu, kontsumitzaile eta abar berrietara sarbidea errazteko.
Aztertu zer egin dezakeen AZTI-Tecnaliak zure alde...
Elikagaien segurtasuna















