Elikagaien arriskuak prebenitzea
| Informazio gehigarria |
|---|
| Artikuluen aurkibidea |
| Sortzen ari diren kontserbazio-teknologiak |
| Aurresate-mikrobiologia |
| Orri guztiak |
AZTI-Tecnaliak sektoreko enpresei laguntza eskaintzen die elikagaien arriskuak prebenitzeko, elikagaien eragile poluitzaileak eta alergenoak gutxituz edo kanporatuz.
Horretarako, prebentzio-teknika modernoenak erabiltzen ditugu:
- Sortzen ari diren kontserbazio-teknologiak
- Aurresate-mikrobiologia
- Prebentziorako eta kontaminatzaileak deuseztatzeko teknikak
Sortzen ari diren kontserbazio-teknologiak
Kontsumitzaileek gaur egun dituzten joerek argi adierazten dute nahiago dituztela erraz prestatzen diren elikagaiak, kalitatezkoak, seguruak eta naturalak, gutxi prozesatutakoak baina aldi berean bizitza baliagarri luzeagoa dutenak. Hasierako ezaugarri nutrizional eta sentsorialak ahalik eta gutxien sakrifikatuta, produktu iraunkorragoak lortzea da elikagaiak kontserbatzeko teknologien erronka.
Elikagaiak kontserbatzeko teknologien helburua da kontsumitzailearentzako produktu seguruak lortzea eta elikagai horien bizitza komertziala luzatzea. Tratamendu termikoen kasuan, adibidez, beste helburuetako bat elikagaiari zenbait ezaugarri sentsorial ematea da (zaporea, kolorea, usaina, etab.). Batzuetan tratamendu-mota horiek eragin txarra dute produktuen ezaugarri sentsorial eta nutrizionaletan (elikagaiak galtzen dira, etab.), eta ondorioz, tratamendu termiko tradizionalentzako irtenbideak garatzera bideratu dira ahaleginak. Beroketa eraginkorragoa lortu nahi dute (energia gutxiago kontsumitzea), bateratuagoa, azkarragoa eta produktuari hainbeste erasotzen ez diona.
Aurresate-mikrobiologia
Mikroorganismoek elikagaietan zer egiten duten ikertzea gero eta garrantzitsuagoa da, eta ez soilik osasunaren ikuspuntutik (osasun publikoan duten eragina), baita elikagaien galerak balio-katean eragiten dituen galera ekonomikoen ikuspuntutik ere.
Ohiko diagnosi-tresnek erabili izan duten elikagaien mikrobiologiaarekin, denbora luzea igaro arte ez da jakiten elikagaietan zer mikroorganismo-mota zeuden eta zenbat, eta, beraz, laborategiko emaitzak oso berandu iristen dira.
Elikagaien kalitate mikrobiologikoari buruzko erabakiak hartzeko premia dela eta, analisirako tresna arinak garatzen ari dira. Alde horretatik, “aurresate-mikrobiologia” gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da.
AZTI-Tecnaliak zera eskaintzen dizu: aurresate-mikrobiologiako teknologia aurreratuenak, zure enpresari baliabideak optimizatzen lagunduko dion teknika eta elikagaien kalitatea kudeatzeko eta kalterik ez egiteko sistemak hobetzea
















