Etorkizuneko elikagaiak sortzen

 

Kontsumitzailearen profila erabat aldatu da egungo gizartean. Merkatuak lehentasun eta behar berriak ditu, eta lehiakor izan nahi duten enpresek lehentasun eta behar horiei erantzun behar diete. Arrazoi ugari daude produktu berrien alde egiteko:

  • Eskakizun berriak dakartzate biztanleriaren zenbait sektorek (haurrak, komunitate berriak, globalizazioa, turismoaren eragina...) eta elikagaien industriak (E-gehigarririk ez...)
  • Alderdi organoleptikoak hobetu nahi dira (usaina, kolorea, zaporea, ehundura, urtsutasuna...)
  • Elikadura- eta osasun-alderdiak: eskakizun jakin batzuk dituzten biztanleria-sektoreei zuzendutako elikagaiak (haurrak, haurdunak, hirugarren adinekoak, arazo kardiobaskularrak dituzten pertsonak...): hainbat gai murriztu dira (gantz aseak, sodioa, azukreak...) eta gehitu egin dira kontsumitzailearen osasunarentzako onuragarriak izan daitezkeen eta bizi-kalitate handiagoa emango dieten beste elikagai batzuk (zuntz dietetikoa, bitaminak, mineralak...) edo konposatu bioaktiboak (antioxidatzaileak, gantz-azido poliasegabeak...).

Gaur egungo kontsumitzaileak erraz prestatzen diren elikagai arinak eskatzen ditu —elikadura-propietateak mantenduz eta hobetuz—: osasunarentzat onuragarriak diren elikagai funtzionalak, gantz gutxikoak eta gatz gutxiago dutenak —seguruagoak, luzeago kontserbatzen direnak—, gozoak, osasungarriak eta prezio lehiakorra dutenak.

 

AZTI-Tecnaliak elikagaien industriarekin lan egiten du eta produktu berriak garatzeko eta daudenak hobetzeko konponbide integralak ematen dizkie enpresei. Enpresa hau espezializatuta dago, hain justu, elikagai funtzionalak diseinatzen, azkar prestatzen diren elikagai erosoak, eta aurkezpen, ehundura, zapore, usain berriak dituzten produktuak.

 

AZTI-Tecnaliak elikagai “erosoen” alorrean egiten duen ikerketa azpimarratu nahi dugu. Ikerketa hori mikrouhin-labean sar daitezkeen produktuetara eta prestatutako janari esterilizatuak eta hoztuak diseinatzera bideratua dago eta horretarako sukaldeko teknika berriak erabiltzen dira. Teknika horiek aukera ematen dute produktuek etxean prestatutakoen ezaugarri sentsorial eta elikagarrien antzekoak izan ditzaten. Elikagai berrien diseinuan eta prestakuntzan dugun esperientzia ere azpimarratu behar da, produktuak berregituratzeko, ehundura emateko eta formulatzeko teknika modernoenak baititugu.

 

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!