Informazio gehigarria
Elikagai berriak kontserbatzea eta egonkortzea
Elikagaietan izan daitezkeen aldaketa-sistemak (jatorri mikrobiologikoa eta/edo fisiko-kimikoa duten fenomenoak) suntsitzera edo galaraztera bideratutako kontserbazio-tratamendu berriak garatuz, AZTI-Tecnaliak elikagaien sektoreko enpresei aukera ematen die elikagai berriak kontserbatzeko eta egonkortzeko prozesu modernoetan sartzeko banaketa-kanal ezberdinetan (izoztutako produktuak, hoztuak edo giro-tenperaturan banatuak). Horrela, produktu bereizgarriak lortzen dira, kalitate handiagokoak eta bizitza baliagarri luzeagoa dutenak.
Kontserbazio-teknologiak
- Izozte-prozesuak: Sistema kriogenikoa, CAS (Izozte Elektromagnetikoa).
- Pasteurizazio-prozesuak: Mikrouhinak, pasteurizagailua (produktu solidoak eta likidoak), Bat-bateko Deskonprimitze Kontrolatua, Presio handiko tresneria (estatikoa eta dinamikoa).
- Esterilizazio-prozesuak: Presio altuak + tenperatura altuak, Argi-pultsuak (ura, zenbait ontzi),
- Azaleko prozesuak: Argi-pultsuak (solidoak, likidoak, opakuak), Bat-bateko Deskonprimitze Kontrolatua.
- Ontziratze-prozesuak: Aldatutako atmosfera eta ontziratze aktiboa: mikrobioen aurkakoa eta/edo antioxidatzailea (ontziratzeko makina eta “skin” sistema).
- Prozesu kimikoak: Estaldura eta film jangarriak, Biokontserbazioa.
- Biltegiratze-kamerak: Kontrolatutako tenperatura, hezetasuna eta atmosfera.
Egonkortze-teknologiak
- Deshidratazio-prozesuak: Liofilizagailua, atomizazio bidezko lehorketa, hutseko lehorketa, aire behartuzko lehorketa, mikrouhinezko lehorketa.
- Izozte-prozesuak: Sistema kriogenikoa, CAS.
- Kapsularatze/immobilizazio-prozesuak

















