Brettanomyces/Dekkera generoko legamiak gai dira, ia esklusiboki, ardoan etil-fenolen kantitate handiak sortzeko, eta "fenol-usain" deritzona sortzen dute. Bestalde, hartzidurak amaitutakoan, Brettanomycesek hartzi dezakeen 400 mg/l-tik gora hondar-azukre dute ardoek, batez beste, eta hartzidura horretatik 600 µg/l etil-fenol sor daitezke.

Ohiko analisian, mikrobiologia-hazkuntzen bidez aztertu izan dute legamia horien presentzia, eta emaitza kaskarrak lortu izan dituzte, erantzun-denboraren eraginez. Zentzu horretan, aurrerapausoak egin dira ELISA eta PCR metodoak garatzeari esker, baina ez dira lortu esperotako emaitzak.

Tecnalia te+C-n metodo bat jarri dute martxan, fenol lurrunkor horiek gas-masen kromatografiaren bidez aztertzeko. Garatutako teknika mikrozuntzetan ateratzean datza, eta, ondotik, kromatografoan injektatzen da; hala, fenol horien kantitate (µg/l) txikiak hauteman daitezke.

Balio horien gorakada ezagutzea lagungarria da enologoentzat, Brettanomycesen kutsaduren eta ugaritzeen kontrako borrokan. Hain zuzen, aukera ematen die legamia horren presentzia kontrolpean izateko, produktua egonkortzeko beharrezko enologia-jarduerak eginda.

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!