Eroskik ontzien eta bilgarrien ingurumen-inpaktua gutxitu du AZTI-Tecnalia zentro teknologikoak garatutako tresna informatiko bati esker.

PE etiketak, esaterako, FSC paperez egindako linerless etiketa berriez ordezkatu dituzte. Aldaketa hori dela eta, Eroskik 43 tona CO2 aurreztea lortu zuen 2010ean.

Erreminta horri esker, ontzi-formatu ezberdinen eragina alderatu daiteke kostuei (materialak, ekoizpen-prozesua, garraioa, kudeaketa), ingurumen inpaktuari eta berotegi-efektuko gasen igorpenei dagokienez, ontziaren bizi-zikloan zein aztertutako ontziratze-ereduetan.

Horrenbestez, jasangarritasun-irizpideak erabil daitezke produktu bat ontziratzeko formatu aproposena aukeratuta, zenbait material, prozesu, garraio-sistema eta kudeaketa-mota konbinatuz. Helburu nagusia da dendan erabiltzen diren ontzien eta bilgarrien ingurumen-inpaktua gutxitzea edo minimizatzea.

Gaur egun, elikagaien industriak merkatu oso lehiakorra eta globala du, eta, beraz, irtenbideak aurkitu behar ditu ekoizpen-gastuak murrizteko eta merkataritzako marjina mantentzeko.

Halaber, kontsumitzaileen, industriaren eta, oro har, gizartearen jasangarritasunarekiko eta ingurumena zaintzearekiko sentsibilizazioa eta eskaria areagotzen ari dira, eta gero eta esanguratsuagoa bilakatzen.

Horrexegatik, prozesu eta produktu guztien diseinua eta kontrola hobetzeko etengabeko ahalegina egin behar da.

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!