Prentsa-Gunea
Informazio gehigarria
Elikagaiak egiteko erabiltzen diren hondarrak eta azpiproduktuak berreskuratzeko kudeaketa eskuliburua
Wood Head Publishing argitaletxe ospetsuak argitaratu berri du “Handbook of waste Management and co-product recovery in food procesing (Volume 2)” (Elikagaiak egiteko erabiltzen diren hondarrak eta azpiproduktuak berreskuratzeko kudeaketa eskuliburua. 2. atala) liburua. Berau, Bretainia Handiko Institute of Food Research-eko K.W. Waldron-ek argitaratu du. Liburu honetako kapitulu batean parte hartu dute AZTI-Tecnaliako Ingurumena eta prozesuak hobetzeko saileko hiru ikertzailek (Jaime Zufía, Lorea Arana eta Saioa Ramos). Bizitza Zikloaren Analisia elikagai-produktu jasangarriagoak (ekodiseinua) garatzeko herraminta erabilgarri bat bezala aurkeztu dute artikuluan.
Ekodiseinua edo diseinu ekologikoa elikagai baten bizitza-zikloaren atapa guztiak hobetzera zuzenduta dago, uraren, materialen eta energiaren kontsumoa gutxituz, eta sortutako hondakin, isurkinak eta igorpenak txikiagotuz. Artikuluak Bizitza Zikloaren Analisia metodologia deskribatzen du. Gainera, zer egiten hari den eta zer dagoen egiteko erakusteaz gain, elikagai baten ekodiseinuaren adibide bat aurkezten da.
AZTI-Tecnaliaren artikulua liburuan agertzen diren 24 artikuluetako bat da. Liburua elikagaien produkzioan dauden hondakinak nola kudeatu eta azpiproduktuen balorizazioa nola egin aurkezten du. Argitalpenak erabilitako teknologiari buruzko informazioa eta ur eta energia kontsumoa txikitu, sortutako hondakinak gutxitu eta azken-hondakinen kudeaketa nola hobetu azaltzen du.
Informazio gehiago: http://www.woodheadpublishing.com/3916












