Prentsa-Gunea
Informazio gehigarria
AZTI-Tecnaliako adituen partaidetza izan du EFSAk “Novel Food” Araudia eguneratu aurreko eztabaida zientifikoan
Derio, 2009ko azaroak 21. Elikadura-araudi eta -segurtasuneko ehun bat europar aditu, Europako hainbat herrialdetako agentziatatik eta eremu zientifikotik eta enpresa-mundutik etorriak, Amsterdamen bildu ziren azaroaren bukaeran EFSAk (Elikadura Segurtasunaren Europako Agentzia) antolatutako XIII. jardunaldi zientifikoan.
Europako Batzordeak EFSAri "Novel Foods" delakoen 258/97 Araudia, duela hamar urte baino gehiago indarrean dagoena, aldatzeko proposamenaren zirriborroan jasotako alderdi batzuen inguruko sostengu zientifikoa eskatu izanaren ondorioz egin da jardunaldia.
Proposamen berri horrek lau arlo jasotzen ditu nagusiki: jaki/osagai berrien baimentze-prozesua zentralizatzea, izapideak 21 hilabetetik beherako aldietan arintzeko saioan; hirugarren munduko jaki tradizionalen kontsumo seguruaren historia EBn merkaturatu aurretik; jaki berriak ikertu eta merkaturatzen dituzten enpresen datuen babes handiagoa, eta teknologia berriez, hala nola nanoteknologiez prozesatutako jaki berrien segurtasuna balioesteko datuak jasotzea.
Zehazki, EFSAk AZTI-Tecnaliako Josune Ayo aukeratu zuen jaki-kontsumoaren datuak jasotzeko irizpideak EBko herrialdetan bateratzeko aditu gisa, arreta berezia eskainiz jaki/osagai funtzionalei eta osagarri dietetikoei. Kontsumorako datu-base hori izango da osagai berriek edo jaki funtzionalek, onartuak izan baino lehen, Europako kontsumitzaileen batez besteko dieta orokorrean duten inpaktua baloratzeko tresna. Horrela, produktu horien gehienezko dosiak eta kontsumo-zehaztapenak ezarriko dira.
Eztabaida horrek, jaki eta osagai berriak Europako Batasunean merkaturatu aurretik, beharrezko informazio tekniko eta zientifikoa lortzeko, enpresentzat lagungarri izango diren funtsezko gakoak landu ditu.
Abenduan araudi-proposamenaren lehen irakurketa egingo da (Proposal for a Regulation of the European Parliament and of the Council on Novel Foods and Amending Regulation (EC) 1331/2008) jardunaldian adostutako iritzi zientifikoetan oinarrituta. Adsotasuna izanez gero, proposamenak aurrera egingo luke; hurrengo bi hilabetetan onartuko litzateke eta hemendik bi urte ingurura hartuko luke indarra, 2012an.
Informazio gehiago:
http://www.efsa.europa.eu/EFSA/efsa_locale-1178620753812_1211903084139.htm
http://www.efsa.europa.eu/EFSA/efsa_locale-1178620753812_1211902675847.htm












