AZTI-Tecnaliak proiektu berri bati ekingo dio aurki; bere helburua argi-pultsuz tratatutako produktuak ikertzea eta garatzea da, jakiak kontserbatu nahiz kutsagabetzeko prozesu gisa.

Industriak eta kontsumitzaileek ahalik eta gutxien prozesatutako jakien alde, hau da, hain agresiboak ez diren baina erabilgarritasuna zentzumen- eta elikadura-ezaugarriak aldatu gabe luza diezaieketen tratamenduak dituztenen alde, egin duten apustu garbiak kutsagabetzeko nahiz kontserbatzeko prozesu berriak bultzatu ditu. Horixe da tratamendu ez-termikoen kasua, argi-pultsuena adibidez. AZTI-Tecnaliaren proiektu berri honek bi urte inguru iraungo du, eta Zientzia eta Berrikuntzaren Ministerioak babestutako Ikerketa Aplikatuko Proiektuen Programa Nazionalean kokatzen da.

Argi-pultsuen bidezko tratamendua jaki solidoen gainazala, ura eta produktuekin kontaktuan dauden gainazalak kutsagabetzeko eraginkorra izatearen froga zientifikoak lehendik ere egonagatik, argitzeke daude oraindik hainbat alderdi, tratamendua hainbat elikadura-sektoretan arinago aplika dadin argitu beharrekoak.

Proiektuan, hainbat elikatze-matrize kutsagabetzeko argi-pultsuen bidezko teknologia (mikroorganismo patogenoak eta mikroorganismo galgarriak desaktibatzeko teknologia berria) balioetsi nahi da, aplikazio bakoitzerako berariazko prozesuak diseinatzearren, halako moldez non merkatuan teknologia honek tratatutako produktu berriak kalitate- eta segurtasun-berme guztiez eskaini ahal izango baitira.

Azterlan honi esker teknologia berri hau elikaduraren industriari bizkorrago transferitu ahal izango zaio, jadanik badauden kontserbazio-prozesuen alternatiba posible gisa.

 

 

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!