Onartzear dagoen Elikagaien Segurtasunaren Legearen aurrean, AZTI-Tecnalia elikagai ikerketan aditua den zentroak, bere bezeroen produktuen kalitatea eta segurtasuna hobetzen dituen konponbide teknologikoak aurkeztu ditu.

Zentzu hortan, AZTI-Tecnalia eredu matematikoetan oinarritutako bizitza-zikloaren iragarpena egiteko programa informatikoak garatzen dabil. Horrela, kontserbazio tekniken bitartez, kostuen galera ekonomikoak murrizteaz gain, produktu galkorren kalitatea eta segurtasuna ere ziurtatu daitezke.

Bestalde, produktu galkorren trazaketa eta hotz-katearen denbora errealeko monitorizazioa banaketa-kate guztian indartzen duten etiketa-adimentsuak (denbora-tenperatura adierazgarriak, freskotasunaren adierazgarriak, RFID, eta abar) balioztatzen ari da zentro teknologiko hau. Horrela, enpresek beraien lehiakortasuna gehitu dezakete, eta logistikaren hobetzea eta elikagaien kontsumoan kontsumitzaileen konfiantza indartzen dute.

Horrez gain, AZTI-Tecnalia liderra da produktu berrien diseinu eta garapenean: produktu osasungarriak, ongizate eta osasunaren hobekuntzan laguntzen dutenak, produktuei balio erantsi bat ematen dietenak. Helburu honekin, diziplina anitzeko talde batek bezeroekin batera hurrengo arloetan lan egiten du:

  • Ezaugarri hobetuak dituzten elikagaien bir-formulazioa
  • Prozesu eta kontserbazioaren inpaktuaren balioztatzea elikagai berrien egonkortasunarekiko,
  • Patenteen tramitazioa edo
  • Nutrizio edo osasunaren argudioak eskatzeko aholkularitza
Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!