2009-05-29. Bilbo. Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak ituna sinatu du AZTI-Tecnalia teknologia zentroarekin hondartzak kostaldea monitorizatzeko tekniken bidez kudeatzeko tresna bat abian jartzeko.

Egitasmo horri esker, itsasoko klimaren informazioa eta batimetria (itsaso sakona aztertzea isobara mapak eginez, eta itsasoko animaliak eta landareak euren eremuetan kokatuz) ikertuko dira. Zenbakizko simulazioko tresnak aplikatuz, eta Bakion jarritako sistema berritik ateratzen den informazioarekin batera, hobeto jakingo da zein den hondartzen bilakaera.

Kosta Systen: Kudeaketa iraunkorra irudien bidez

Kosta System teknologia berritzailea da Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldearen kudeaketa iraunkorraren esparruan: bideo kamerekin lortutako irudiak itsasertza kudeatzeko tresna baligarri gisa erabiltzea, horixe da Ingurumen Sailak AZTI-Teknaliarekin elkarlanean egin duen apustua. Egitasmoa 90.480 euro aterako zaio foru erakundeari, 2009ko aurrekontura egotzita. Azti-Tecnaliak kamera sistema diseinatu eta jarri du eta, gainera, sistema mantentzeaz, hondartzeak kudeatzeko tresnak garatzeaz eta hondartzaren bilakaera aztertzeaz ere arduratuko da.

Bizkaiko kostaldeak presio handia jasango du udan jendetza datorkionean eta, horregatik, eskari hori ase eta, aldi berean, natura ingurunea errespetatu behar du, ingurumenaren ikuspegitik. Beraz, gero eta beharrezkoagoa da itsasertzaren dinamika eta hondartzen morfologiarekin duen harremana sakonago aztertzea, ondo kudeatuko bada.

Kosta System kostaldeetako sistemek zelan jokatzen duen aztertzeko eta itsas pasealekuetako uholdeak, hondartzen eta dunen eraketa ... ikertzeko teknikarik onena da. Egitasmoak eskaintzen duen teknologiarekin neurriak bideo irudiekin hartzen dira, eta prozesu fisikoak eskala espazialen sorta zabalean deskribatzen dira (zentimetrotan, zein hainbat kilometrotan). Aldundiak hondartzak kudeatzearen esparruan, Bakio aukeratu dute toki pilotutzat sistema hori funtzionatzen jartzeko.

Informazio gehiago: www.kostasystem.com

 

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!