Basque Culinary Center  (BCC) Fundazioaren patronatuko kide berria da AZTI-Tecnalia. Izan ere, lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute zientzia gastronomikoen, elikaduraren eta elikagaien teknologiaren alorretan ikerketak egin eta teknologia garatzeko.

AZTI-Tecnaliak eta Basque Culinary Centerrek bat egin dute gastronomiaren eta elikaduraren alorreko Europako proiekturik handienetako bat garatzeko. AZTI-Tecnalia zentro teknologikoak elikagaien ikerketan duen ezagutza gehituko dio proiektu horri. Halaber, bere instalazio teknologikoak proiektuaren eskura jarriko ditu, BCCko ikasleek ikerketa-proiektuak, karrera-amaierako proiektuak nahiz doktore-tesiak egin ditzaten. Horrez gain, baliabide hauek utziko ditu: industria aurreko eskalan elikagaien prozesuak errepikatzeko instalazio pilotu bat, mikroegituren laborategiak eta analisi sentsorialak egiteko laborategi bat eta sukaldaritzarako teknologia berriak garatzeko gune esperimental bat.

Profesionalen trebakuntza

Gastronomiako profesionalen trebakuntza da hitzarmen horren beste mugarrietako bat. AZTI-Tecnaliako zientzialariek irakasle eta ikertzaile gisa parte hartuko dute Zientzia Gastronomikoen Fakultatean. Halaber, ikerketa-arloak diseinatzen lagunduko dute.

Kalitate altuko argazkiak deskargatu

Itzulpena: Basque Research

Comparte este contenido:
Digg! Reddit! Del.icio.us! Mixx! Google! Live! Facebook! Technorati! StumbleUpon! MySpace! Yahoo! Meneame! LinkedIN!