Prentsa-Gunea
Informazio gehigarria
Zientziari eta gastronomiari buruzko lehen artikulua argitaratu dute zientzia-aldizkari batean
Food Biophysics zientzia-aldizkari entzutetsuan argitaratu da metodo zientifikoak sukaldariaren sorkuntza-prozesuari eman diezaiokeen laguntzari buruzko artikulua (From the Chef’s Mind to the Dish: How Scientific Approaches Facilitate the Creative Process). AZTI-Tecnaliako ikertzaileek eta Mugaritz jatetxeko I+G Saileko sukaldariek, Andoni Luis Aduriz sukaldari ezaguna tartean dela, egin dute azterlana. Zientziaren eta sukaldaritzaren arteko elkarreragina deskribatzen du artikuluak, lehen aldiz, bi ikuspuntuetatik begiratuta. Zentro teknologikoak eta sukaldari euskaldunak egindako lankidetza-hitzarmenaren emaitzetako bat da.
Burbuilei eta estaldurei buruzkoa izan da, batik bat, ikerketa. Aparrei eta metodologia sinpleekin prestatu eta propietate hobetuak gehitu zaizkien gelatinei buruzko ezagutza zientifikoa erabili da ikerketan.












