Prentsa-Gunea
Informazio gehigarria
AZTI-Tecnaliak eta Donostiako Aquariumak ongietorria egin diete Ingurumen eta Itsas Baliabideen Europako Masterraren laugarren aldiko ikasleei
2010eko otsailak 4. Donostiako Aquariumak ongietorria egin zien atzo Ingurumen eta Itsas Baliabideen Europako Masterraren laugarren aldian parte hartzen duten hogei ikasleei. Programa joan den irailean hasi bazen ere, eta 12 hilabetez luzatuko bada ere, atzo hasi zen, eta hilaren 13an amaituko da, ikasleek Aquariumean egingo duten zatia. AZTI-Tecnalia zentro teknologikoak eta Euskal Herriko, Southamptongo eta Bordele-1 Unibertsitateek eskainia da.
Ozeanoen poluzioa eta osasuna, klimaren aldaketa, arrantza eta bestelako itsas baliabideak, biodibertsitatearen kontserbazioa eta portu eta kosta hondartzen dragaketen ondorioez kudeatzea dira, besteak beste, aldi honetako trebatze-programa taxutuko duten gaiak. Euskal Herriko, Valentziako, Frantzia eta Antilletako Guadalupeko, Italiako eta Ekuadorko hogei ikaslek egin dute matrikula Donostiako hiriburuan hamar egunez luzatuko den ikastaroan. Mundu osoko 27 zientzialarik eta ikertzailek irakatsiko diete bertan.
Masterra ingelesez irakatsiko da, eta joan den irailean hasi zen Bordelen, sei hilabeteko ozeanografiari eta itsas ingurumenari buruzko trebatze orokor batez, zeina tarteka Southamptongo Unibertsitatearen Itsasoko eta Lurreko Zientzien Fakultatean eta tarteka Bordeleko Unibertsitatearen Arcachongo Itsas Estazioan gauzatu baita. Orain, udara arte Donostian jarraituko du, eta bertan EHU-ren Zientzia eta Teknologia Fakultatean eta AZTI-Tecnalian kontu zehatzagoetan trebatuko baitituzte ikasleak. Hirugarren seihilekoa Southamptonen gauzatuko da, Erresuma Batuko Ozeanografia Zentro Nazionalaren (NOC) eta haren instalazio eta ontzi zientifikoen babesean. Itsasoko ingurumenaren eta baliabideen ikuspegi globala hartuko dute ikasleek bertan.
Donostian dauden bitartean hainbat mintegi egingo dituzte eta aurreko promozioetako ikasleek egindako ikerketen berri emango zaie. Otsailaren 13an amaituko da Gipuzkoako hiriburuaren txanda jendeari irekitako zine-forum baten bidez. ‘Agurea eta Itsasoa’ filma proiektatuko da bertan, eta euskaldunok itsasoarekin izandako lotura izango da hizpide.












