Prentsa-Gunea
Informazio gehigarria
AZTI-Tecnalia, trazabilitate arloan erreferentzia
AZTI-Tecnalia erakundea hautatu dute, besteak beste, arrantza-produktuetan egindako azken aurrerapenei buruz argitaratutako azkeneko liburuan parte har dezan. Fishery Products: quality, safety and authenticity (Arrantza-produktuak: kalitatea, segurtasuna eta egiazkotasuna) da liburuaren izenburua, eta Wiley-Blackwell argitaletxeak argitaratu du, 2009an. Arrainak prozesatzen eta akuikulturan aritzen diren enpresentzako tresna bat da, aztertzen eta merkaturatzen dituzten produktuen segurtasunean, egiazkotasunean eta kalitatean interesa duten horientzat.
AZTI-Tecnaliako Begoña Pérez-Villarrealek egin du, Danimarkako DTU-Aqua-ko Erling P. Larsen-ekin batera, arrantzaren sektoreko trazabilitatearen kontzeptua aztertzen duen kapitulua. Kapituluan, hainbat adibide ematen dituzte erakusteko nola ari diren trazabilitatea sartzen katearen hainbat fasetan.
Egileen arabera, trazabilitatea eraginkorra izatea lortzeko kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuenetako bat da bermatzea behar bezala baliozkotuta daudela sartzen ari diren trazabilitate-sistemak. AZTI-Tecnalia elikagaien hainbat sektoretan ari da gai hori lantzen azkeneko urteetan.
Garrantzi bereziko beste alor bat kautotzea da, alegia, benetakoa, fidagarria eta garbia dela bermatzea; aurrerapauso handiak egin dira horretan. Definizio hori hainbat alorretan erabil daiteke arrantzaren sektorean, hala nola arrantza-espezieen identifikazioan, arrainen jatorri geografikoan, arrainen ekoizpen-metodoan (akuikultura-arrantza edo arrain basatien arrantza den) eta prozesatze-tekniketan.
Itzulpena: Basque Research












