Informazio gehigarria
AZTI-Tecnalia, Mugaritz eta De Dietrich-ek bide berriak irekiko dituzte gastronomian eta etxetresna elektrikoen diseinuan
AZTI-Tecnalia zentro teknologikoak, Mugaritz jatetxeak eta De Dietrich etxetresna elektrikoen enpresak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, gune esperimental bat sortzeko sukaldaritza-teknologia berriak garatzeko, etxetresna elektriko berriak diseinatzeko, talde berriak balioztatzeko eta maila altuko trebakuntza egiteko sukaldaritza-sektorean eta elikagaien industrian.
Proposamen berritzaileak sortzearren, lankidetzan, besteak beste, proba-sukalde bat garatu eta instalatuko dute; gune berezi bat izango da, inspirazioa sortzeko diseinatua, eta aukera emango du hiru erakundeen artean sinergiak gertatzeko eta ideiak sortzeko. Gastronomia-sektorearentzako ingurune esperimental hori hilabete batzuen buruan egongo da martxan, AZTI-Tecnaliak Bizkaiko Parke Teknologikoan, Derion, inauguratu berri duen zentroan.
Lankidetza-hitzarmenak hiru urte iraungo du, eta, denbora-tarte horretan, hiru milioi eurotik gora inbertituko dituzte.












