Prentsa-Gunea
Informazio gehigarria
AZTI-Tecnaliak hitzarmen bat sinatu du La Bacaladerarekin, arrantza-produktu izoztuak egiteko
AZTI-Tecnaliak lankidetza-hitzarmena sinatu du La Bacaladera arrantza-produktuen transformazio- eta merkaturatze-enpresarekin, arrantza-produktu hoztuak diseinatzeko eta egiteko eta EAEko arrantza-produktuen merkaturatzean balio erantsia sortzeko, besteak beste. Halaber, Hitzarmenaren barruan sartzen dira bakailaoa hazteko arrain-haztegi bat sortzea eta Groenlandian bakailaoaren arrantza eta transformaziorako produkzioa hobetzeko eredua prestatzea.
Balio erantsiko arrantza-produktu hoztuak diseinatuko eta egingo dituen proiektua gauzatzeko, kontserbazio-teknika aurreratuak erabiliko ditu AZTI-Tecnaliak, adibidez panga, limanda oilarra eta Niloko perka espezieetan aplikatuta iraupen luzeko produktu berriak lortzeko. Esperimentu gisa, merkatura daitezkeen beste espezie batzuen kontserbazioa ere aztertuko da; esaterako, izokinarena eta ikazkinarena. Proiektu honetako beste helburu batzuk dira lehengaien kalitatea kontrolatzeko metodo estandar bat garatzea eta berregituratutako eta glasatutako arrantza-produktuak sortzea.
AZTI-Tecnaliak bi kokaleku ebaluatuko ditu Groenlandian, Qassimiut eta Narsarmijit herrietan. Eskualde horretan arrantzak une honetan eta etorkizunean izango duen ahalmenari eta harrapatutakoa merkatura daitekeen produktu bihurtzeko dituen aukerei buruzko informazioa jasotzeko oinarri izango dira kokalekuok. EAEko arrantzaleen kofradiek harrapatutako espezietatik sortutako balio erantsi handiko produktuak egiteko eta merkaturatzeko plana era jasotzen da hitzarmenean.












