Prentsa-Gunea
Informazio gehigarria
AZTI-Tecnalia, 2010eko Innovalen
AZTI-Tecnaliako Elikagaiak Ikertzeko Unitatea -Elikagaien Nazioarteko Foroarekin (2010eko Alimentaria) lotura estua duena- Innovalen zazpigarren edizioan izango da. Aurten, I+G+Ban egindako apustuari heltzeko konpromisoa indartuko da, eta enpresen eta berrikuntzaren arteko elkargunea egingo da.
Alimentariako berrikuntzaren aretoa da Innoval: nekazaritzako elikagaien nazioarteko industriarako barometro bat da, eta erakusketariak, erosleak, preskriptoreak eta komunikabideak biltzen dira han.
62.000 erosle baino gehiago izan ziren Innovalen azken edizioan. Aurten, hirugarren pabiloiko atondoan egingo da, eta erosketa-esperientziari lotutako alderdi guztiak landuko ditu hainbat ikuspuntutatik.
2010eko Alimentaria
Martxoaren 22tik 26ra egingo da ekitaldia, Bartzelonako Gran Vía de Fira esparruan. Azken aurreikuspenen arabera, 4.000 enpresa inguru bilduko dira Alimentarian -horietatik 1.200 nazioartekoak-, erakustokiko 94.500 m2 hartuko ditu, eta 150.000 profesional etortzea espero da -horietatik 33.000 kanpokoak-. Zifra horiek direla eta, mundu guztiko elikagai- eta edari-azoka nagusietako bat da Alimentaria.
Informazio gehiago: http://www.alimentaria-bcn.com












