Informazio gehigarria
Bekak eta praktikak
AZTI-Tecnaliak ikasketak amaitu dituzten pertsonen edota ikasleen trebakuntza sustatzen du, beken edo praktiken bitartez gurekin egonaldiak egiteko aukera emanez
Praktikak:
Lankidetza-hitzarmenen bidez lan-munduan eskarmentu praktikoa eskuratzeko aukera eskintzen du Aztik. Ikaslea baldin bazara eta zure praktikak gurekin egin nahi badituzu, ezinbestekoa da aurretik ikas-zentroaren eta AZTIren arteko lankidetza-hitzarmen bat izatea.
Hauek dira modalitate honetan jardun dezaketen zentroak:
- Unibertsitateak
- Lanbide Heziketako Zentroak
- Lanbide Eskolak
- Zure zentroak AZTIrekiko lankidetza-hitzarmen bat sinatzeko asmoa baldin badu, jarri gurekin harremanetan ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ). Praktikak egiteko eskaerak AZTIren aukerei egokituko zaizkie. Nolanahi ere, hitzarmen guztiak praktikak egin aurreko urtean sinatu beharko dira.
Bekak:
AZTIn egonaldi bat egiteko beken modalitaterik ohikoenak hauek dira:
- Teknologi Ikertegien Fundazioak emandako bekak
- Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak emandako bekak
- Proiektuei lotutakoak (2 urte)
- Doktoratu aurrekoak (4 urte)
- Doktoretza Tesiak egiteko Hezkuntza eta Industria Sailek emandako bekak
Praktika nahiz beka amaituta, haien dokumentu erakusgarria egingo da.
2011ko ekitaldirako, prestatzen ari diren ikertzaile gazteentzako programako zazpi laguntza eta teknologo berriak prestatzeko programako bederatzi laguntza emateko deialdia egin da.


















