AZTIn lan egin

AZTIn egin zure ibilbide profesionala

Nazioarteko testuinguru global batean lan berritzaile eta merkatura bideratutako bat egin nahi duten pertsonen bila dabil AZTI. Zu bezalako pertsonak eduki nahi ditugu, ikerketarako jakin-mina eta esperientzia sendoa duten baina hala ere ikasten jarraitu nahi duten pertsonak.

Irrikaz bazaude etorkizuneko proiektuetarako agertoki desberdinak sortzeko edo ikerketaren alorrean aukera berriak zabaltzeko, zure aukera izan dezakezu AZTIn.

AZTIn, nazioartean erreferentzia den pertsona-talde batean egin dezakezu zure ikertzaile-ibilbidea, lan-ingurune berritzaile eta diziplina anitzeko batean, etengabeko trebakuntza izanik eta interes profesionalak, familiarrak eta pertsonalak uztartzen laguntzen duten onura sozial eta laboral interesgarriak izanik. Ongi etorri AZTIra.

Empleados2017

AZTIren ikuspegia zientzia garapen jasangarri bilakatzea da. Erronka hauek ditugu hurrengo urteetarako:

  1. BALIOA SORTZEA BETI.Ikerketak benetako ekonomiari ekarpena egitea. Ahalik eta gehiena integratzea merkatuaren eta gizartearen errealitatean.
  2. ERROTIKAKO BERRIKUNTZA BEREZIAK.Diru-itzulkinak sortzen dituzten eta nazioarteko irismena edo irismen globala duten proiektu ospetsuen buru izatea.
  3. ERREFERENTZIA IZATEA.Berrikuntza gizarteari itzultzea, egiteko edo izateko eredu bera duten bazkide eta kolaboratzaileen bidez.
  4. ERRONKA LORTEZINAK LORTZEA.Elkarrekin gauza harrigarriak egiteko gai diren pertsona konprometituak.
  5. ETENGABEKO ALDAKETA PROAKTIBOA.Erakunde-eredu jasangarria eta eraldatzailea.

Zein dira gure balioak?

Ezinezkoa egia bihurtzeko aukera pertsonen nahiaren arabera neurtzen da, eta horregatik, AZTIren balioak gako dira aldaketa eta aurrerapena lortzeko:

  1. Gure bezeroekin eta inguruarekin konektatuta.
  2. Sortzeko, berritzeko eta ezagutzeko jakin-min eta grina mugagabeak.
  3. Ekimena eta konfiantza dituzten pertsonak eta taldeak.
  4. Sarean, irekiak eta globalki kolaboratzen.
  5. Erakundearen bikaintasunarekin eta jasangarritasunarekin konprometituak, haren alor guztietan.

Zer eskaintzen dizugu?


 


Bezeroekin konektatzeko eta lantaldeak sortzeko gai diren eta desafio berriak nahi dituzten profesionalen bila gabiltza. Gure erronkekin bat bazatoz, AZTI da zure etorkizuneko apustua.

Eskaintzak Doktoretzak Praktikak Txertatu CVa